2018 Urria 22 – 27 XI.BEASAINGO MENDI ASTEA
15886
post-template-default,single,single-post,postid-15886,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2018 Urria 22 – 27 XI.BEASAINGO MENDI ASTEA

2018 Urria 22 – 27 XI.BEASAINGO MENDI ASTEA

Beasaingo XI Mendi Astea.

Aurten ere, “Beasaingo Mendi Astea” antolatu dugu Urriaren 22tik 27ra eta Azaroaren 15ean.

Beasaingo XI.Mendi Astea.

Aurten ere, “Beasaingo Mendi Astea” antolatu dugu Urriaren 22tik 27ra eta Azaroaren 15ean. Ikus-entzunezko guztiak  Igartzako Jauregian  izango dira 19:30ean. Antolatzaileak Arrastaka Mendi Taldea eta Aizkorri Mendizale Elkartea dira, Beasaingo Udalaren laguntzarekin.

Bost ikus-entzunezkok osatuko dute “Beasaingo Mendi Astearen” hamaikagarren edizio hau. Parada ezin hobea mendizaletasunaren inguruko esperientziak ezagutu eta partekatzeko.

 

Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere mendian, eskaladan eta eskian ezagunak diren kirolarien presentzia izango dugu eta zuzenean kontatuko dizkigute mendian bizi izan dituzten esperientziak.

 

Kirol hauetan diharduten emakumeei ere garrantzia eman nahi izan diegu eta mendian eta eskaladan nabarmendu diren bi izango ditugu gure artean.

 

Gonbidatu hauek izango ditugu aurten gure artean: Ana Salvador, Goierriko Mendizale Beteranoak, Ramón Portilla, Marta Alejandre eta amaiera borobiltzeko Pou anaiak.

Programazio osoa hemen

“Tocllaraju elurtua (6.034m) Perun snowboard-arekin”.


Ana Salvador

Astelena  urriaren 22an

19:30 Igartzako jauregian

 

Emanaldien zikloa astelehenean hasiko da, urriaren 22an, “Tocllaraju elurtua (6.034m) Perun snowboard-arekin” ikus-entzunezkoarekin, Ana Salvador eskiatzailearen eskutik.

 

Ana Salvador Biescas-ko eskiatzailea da eta Freeride World Qualifier-en lehiatzen du. Emanaldi honetan Toclleraju (Peru) elurtura egindako igoera eta snowboard-arekin egindako jaitsiera kontatuko dizkigu.

Tocllaraju-k (6.034m) “izotzezko tranpa” esan nahi du. Ana Salvador-ek erronka izugarriari egingo dio aurre  bere gorputza eta burua ertzeko egoerara eramanez Tocllaraju mendia snowboard-arekin igo eta jaitsita. 

“Pirinioetan gogoan dudan negurik onenetako batekin gozatu ondoren, mendia bere egoerarik puruenean sentitu nahi nuen. Nire snowboard-a urrunago eraman eta beti amets egin izan nuen beste mendi batzuk, benetako mendi handiak, esploratzeko beharra sentitu nuen.”

 

“Pirinioetako goi-ibilbidea: Benasquetik Mediterraneora”.


Goierriko Mendizale Beteranoak

Asteartea urriaren 23an

Igartzako jauregian, 19:30ean

Asteartean, hilak 22, Goierriko Mendizale Beteranoak  izango ditugu gure artean eta Pirinioetako goi-ibilbidea: Benasquetik Mediterraneora”  ikus-entzunezkoa aurkeztuko digute.

 

Proiekzioan, Goierriko Mendizale Beteranoek Pirinioetan egindako goi-Ibilbide osoaren azken 18 etapak emango dira, iaz proiektatutako lehenengo 19en jarraipen gisa. 18 horietatik 3, Arango haranean zehar egin ziren; 6, Garonatik Puymorensko mendatera bitartean eta 9, Ekialdeko Pirinioetan. Guztira 395 km; batez beste, 21 km-ko luzera izan zuen etapa bakoitzak”

 

“Munduko mendietan”.


Ramón Portilla

Asteazkena urriaren 24an

Igartzako jauregian, 19:30ean

Asteazkenean, hilak 23, Ramón Portilla eskarmentudun mendizalearen txanda izango da. Honek,  “Munduko mendietan” izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko digu.

Ramón Portilla Madrilgoa da. Bere palmaresean hainbat zortzimilako dituen gonbidatu hau, mendizalea izateaz gain, eskalatzaile eredugarria eta eskalada eta igoeren historian dokumentatuta dagoen pertsona dugu. 15 urterekin hasi zen eskalatzen. 17 urterekin lehen tragedia bizitzea suertatu zitzaion mendian; 25 urterekin, 1982an, Himalaya-rako lehen espedizioa burutu zuen. Bere liburuekiko afizioa – goi-mendikoena, bidaiena eta abenturena gehienbat – mendiarekiko duen pasioa bezain aspaldikoa da.

Ramón Portilla TVE-ko Al filo de lo imposible programagatik ere ezaguna da.

 

“Munduko mendietan” bost kontinenteetan zehar Lurreko mendirik ederrenen bila egindako itzulingurua da. Mendi zailak, lirainak, zorrotzak (haur batek marraztuko lituzkeen mendi horiek) eta mendi magikoak (biblikoak, mitologikoak, mitikoak…).” 

“Pausuz pausu. 3000m-tik 8000m-ra”


Marta Alejandre

Osteguna urriaren 25an

Igartzako jauregian, 19:30ean

Hurrengo egunean, osteguna hilak 24, Marta Alejandre mendigoizalea eta mendi gidaria izango da ikus-entzunezkoa eskainiko duena. Eskainiko digun emanaldiaren izena “Pausuz pausu. 3000m-tik 8000m-ra” da.

 

Marta Alejandre Zaragozan jaio zen baina Jacan bizi da. Esperientzia esanguratsua du goi mendian. 2008an 8.000 metroko tontor bat lortu zuen lehen emakume aragoiarra izan zen.

 

Pausuz pausu. 3000m-tik 8000m-ran, nire goi mendiko esperientzian zehar ibilaldi handi bat egiten dut herrialde oso ezberdinetako irudiekin, hala nola, Espainia, Frantzia, Argentina, Nepal edo Pakistangoekin.

Ikus-entzunezko honetan ez dira 8000 metrotik gorako mendietara egin ditudan hiru espedizioak soilik ageri, garrantzi berezia ematen diet nire bizitzako motxilan jasoz joan naizen beste zenbait esperientzia eta oroitzapeni ere. Alturak, lorpenak edo garaipenak ez zaizkit bidaia hauek egitea ahalbidetu didaten egindako ibilbidea, ibilbidearen zergatiak, ikasitakoak  eta aurkikuntza pertsonala  bezainbeste interesatzen“.

 

“Eskalada praktikak”


Larunbata urriaren 27an

Antzizar Kiroldegiko rokodromoan

Urrriaren 27an, larunbata, Antzizar Kiroldegiko rokodromoan, ate irekien jardunaldia eskainiko da. Beraz, heldu zein haur, era honetako jardueretara gerturatu eta hastapen urratsak emateko aukera izango da animatzen diren guztientzat.

Ekintza honen ordutegia goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:30era izango da.

 

“Abentura bertikalak Artikoan: Bafin uhartea eta Siberia.”


Pou Anaiak

Osteguna azoaren 15an

Igartzako jauregian, 19:30ean

 

Aurrerago, azaroaren 15ean, osteguna, Pou anaiekin itxiko da ikus-entzunezkoan zikloa. Emanaldi hau ere Igartzako Jauregian izango da 19:30ean.

 

“Abentura bertikalak Artikoan: Baffin uhartea eta Siberia” izenburupean aurkeztuko dizkigute 2012an eta 2015ean Artikoko Zirkulu Polarrera egindako bidaiak.

 

 Pou anaiak (Iker eta Eneko) mundu mailan ezagunak diren mendigoizaleak dira. Lan honetan, beraien ibilbideko abenturarik garrantzitsuenetako bi  aurkeztuko dizkigute, hain zuzen ere, 2012an eta 2015ean Baffin uhartera eta Siberiara egindako espedizioen ingurukoak, biak ere Artikoko Zirkulu Polarrean daudenak.

 

“Lehena, bi hilabetez artean esploratu gabe zegoen bailara batean isolatuta egindako espedizioa. Hasiera batean, hainbat ezbeharren aurrean biziraun behar izan zutena eta ondorenean 4 bide – guztiak ere estilo librean- irekitzen amaitu zutena. Hauen artean esanguratsuena “The Door” deiturikoa 8b/680m, Artikoan inoiz burutu den eskaladako ibilbiderik zailenetakoa.

Bigarrenean berriz, eltxoak izango dira ezinegona eragingo dienak, eta hala eta guztiz ere, estilo alpinoan zortzi ibilbide berri irekita itzuliko dira.

Bideak aparteko estiloan ireki dira, behe-behetik hasita eta librean. Eta ez hori bakarrik, saiakera bakarrean eta geldialdirik gabe 11 orduz jarraian eskalatuta, alegia, amerikarrek Alpine Style, one push edo non-stop deitzen dioten modalitatean hain zuzen.  Beste hitz batzuetan esanda, aparteko estiloan”.