2018 maiatzaren 5tik 6ra.Eskalada Calcenan (Zaragoza)
15876
post-template-default,single,single-post,postid-15876,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2018 maiatzaren 5tik 6ra.Eskalada Calcenan (Zaragoza)

2018 maiatzaren 5tik 6ra.Eskalada Calcenan (Zaragoza)

1Eskalada Calcenan (Zaragoza).

 

Eskalada Calcenan (Zaragoza).

 

Maiatzaren 5 eta 6rako eskalatzeko irteera antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak Aragoira, Calcenara hain zuzen (Zaragoza). Calcenako eskalada eskola, Moncayoren alde ezkutuan kokatuta dago, izen bereko Parke Naturalean.

Ojosa deituriko zintzurrean daude eskalatzeko bideak eta zailtasun ezberdineko 350 bide baino gehiago aurki ditzakegu bertan.

Irteera hau hastapeneko eskalada ikastaroa egin duzuen guztioi zuzenduta dago teknikak hobetu eta ezagutzak barneratzeko.

Irteera honetan parte hartzeko interesa duena, etor dadila Maiatzaren 2an, asteazkena,Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren lokalera (Urbieta Etxearen parean) arratsaldeko 7,30ean, xehetasunak zehaztu eta dudak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net edota deitu bilerako egun eta ordu berean honako telefono zenbakira: 646 855 620

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

 

 Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.