2018 apirilaren 17tik 22ra.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak
15874
post-template-default,single,single-post,postid-15874,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2018 apirilaren 17tik 22ra.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

2018 apirilaren 17tik 22ra.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

PORTADAEskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak Arrastakarekin.

 

Eskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak Arrastakarekin.

 

Arrastaka Mendi Taldeak, antolatzen dituen ekintzen egitarau zabalaren barne, eskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak antolatu ditu apirilaren 17tik (astelehena) 22ra. 

 

1

 

Aurten, berrikuntza gisara, aipatu, 17tik 19rako zati teoriko-praktikoa Beasaingo Antzizar Kiroldegiko rokodromoan egingo dela 19:00etan. Horretaz gain, haitzean bertan egingo dugun zati praktikoa ere izango da, 21ean eta 22an hain zuzen, Eginoko (Araba) eskalada eskolan. 

       Eskalada pasiozko kirola da, eta bere nolakotasunagatik eta nolabaiteko arrisku puntu bat duelako, segurtasunez burutu beharreko teknika eta maniobrak zein material jakin batzuen erabilera ezagutzea eskatzen du behar bezala gozatu eta modu seguruan praktikatu ahal izateko

67

 

       Jardunaldi teoriko-praktikoan (apirilaren 17tik 19rakoan), jardunaldien aurkezpen moduko bat egingo da, erabili beharreko material ezberdinak ikusi (sokak, aseguratzeko tresnak, arnesak, mosketoiak etab), korapilo ezberdinak landu eta eskaladan hartu beharreko segurtasun neurriak aztertzeko.

17 15 24

 

 

7

 

 

 

8 13

 

Jardunaldi praktikoa berriz (apirilaren 21 eta 22an), Eginoko eskalada eskola politean burutuko dugu. Kidea nola aseguratu, segurtasuneko protokoloak, bilerak nola egin, rapelatzen ikasi etab. betiere haitzen eskalatzeko ezagutu behar diren oinarrizko segurtasuneko teknikak landuz.

       Jardunaldi hauek normalean Arrastaka Mendi Taldearekin irteerak egiten dituen jendeari zuzenduta daude gehienbat, egiten diren irteeretarako beharrezko ezagutzak landu daitezen, baina eskalada bezalako mundu polit batean hasteko interesa duen beste edonorentzat ere irekita daude

Irteera honetan parte hartzeko interesa duena, etor dadila apirilaren 16an, astelehena,Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren lokalera (Urbieta Etxearen parean) arratsaldeko 7,30ean, xehetasunak zehaztu eta dudak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net edota deitu bilerako egun eta ordu berean honako telefono zenbakira: 646 855 620

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

 

 Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.