2017 uztaila 22-25 Balaitous (3.144m), Palas (2.974m) eta Frondella (3.060m) mendietara igoera.
15854
post-template-default,single,single-post,postid-15854,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2017 uztaila 22-25 Balaitous (3.144m), Palas (2.974m) eta Frondella (3.060m) mendietara igoera.

2017 uztaila 22-25 Balaitous (3.144m), Palas (2.974m) eta Frondella (3.060m) mendietara igoera.

Balaitous (3.144m), Palas (2.974m) eta Frondella (3.060m) mendietara igoera.

       Arrastaka Mendi Taldeak “Santiago egunarekin osatutako zubirako” irteera bat antolatu du Pirineoen bihotzean aurkitzen den Tena bailarara (Huesca). Asmoa, hiru tontor esanguratsu igoz, Balaitous, Palas eta Frondellas, zeharkaldi zirkularra egitea da. Abierako eta iritsierako puntua La Sarra-ko urtegia izango da.

Larunbatean, hilak 22, Balaitous mendira (3.144m) igoko gara. Igoera Latour deritzon arrakalatik izango da eta jaitsiera, ipar aurpegian kokatzen den Diagonal Handia deritzon bidetik. Mendi ikusgarri hau, Kantauritik abiatuta aurki dezakegun lehen “hiru milako” pirenioarra da. Edozein aldetatik igota ere bere zailtasuna duen mendia da. Arrielgo lakuetan egingo dugu lo.  

       Iganderako, hilak 23, helburua Palas mendia (2.969 m) igotzea izango da. Hau ere oso mendi ikusgarria da eta honen kasuan ere, igoera guztiek dute zailtasunen bat. Pixkana joango gara altura irabaziz, Artouste eta Arremoulit-eko lakuak atzean utziz, Geodesiens deituriko ertzera iritsi arte. Arreta handiz Aurrera eginez tontorreraino iritsiko gara bertatik. Tontorretik dauden bistak zoragarriak dira. Jaitsiera beste bide batetik egingo dugu, Ladormeur tximinitik hain zuzen. Horrela, mendia iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu.       

     Astelehenerako, asteburu luze honetako azken igoera gordeko dugu. Hautatutako tontorra Frondella mendia da. Hiru mila metroko altura duen arren, jende gutxi joan ohi den mendia da. Pena da, ertz ikusgarriak eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen mendia baita.

    Irteera honen zailtasuna altua dela deritzogu. Fisikoki ongi prestatuta egotea eta goi-mendian esperientzia izatea ezinbestekoak dira. 

      Irteera honetan parte hartu nahi dutenak, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Uztailak 18, asteartean arratsaldeko 19:30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

     Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.