2017 urria 12-15 Vignemale-era egoera (3.298m) Moskowa korridoretik.
15858
post-template-default,single,single-post,postid-15858,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2017 urria 12-15 Vignemale-era egoera (3.298m) Moskowa korridoretik.

2017 urria 12-15 Vignemale-era egoera (3.298m) Moskowa korridoretik.

Vignemale-era (3.298m) Moskowa korridoretik.

 

        Arrastaka Mendi Taldeak antolatu duen hurrengo irteera Pirinioen Parke Nazionalera izango da, Frantzian. “Pilarika”ren jaiegunarekin (urrairen 12a) osatzen den zubiko egunetan burutuko da. Pirinio guztiko mendirik deigarrienetako eta politenetako batera igoko gara, Vignemalera..

Pirinioen Parke Nazionalean, Frantzian, dago kokatuta mendi hau. 3.000 metroz goitiko bederatzi tontorrez inguratuta dago eta Vignemale (PiqueLongue) bera da mendigune horretan eta frantziar Pirinioetan gailentzen den tontorra da, bere 3298 m-ekin frantziar Pirinioetako mendirik garaiena baita.

Hautatutako ibilbidea, Bujarueloko aterpetxetik abiatu eta Moskowa korridoretik igoz Lady Lister deritzon lepora iritsi eta Erdiko Tontorrera igotzen dena d. Hemendik Ossoue glaziarrera jaitsi eta berau zeharkatu ondoren, eskuez baliatuta, igoera erraz batekin Vignemalera eramango gaituen hormara iritsiko gara. Ez da topiko bat, tontor honek eskaintzen dituen bistak zoragarriak dira. Ezbairik gabe, sentsazio ikaragarriak eskainiko dizkigu.

 


VignemaleraMoskowa korridoretik igoera ibilbide luzea da, fisikoki asko eskatzen duena eta bereziki gogorra, baina Bayssellance-ko aterpetxetik doan ohiko ibilbideak ez bezala, masifikazioak albo batera utzi eta ingurune bakarti eta zoragarriez gozatzeko aukera eskaintzen du.     

   Ibilbide hau ez da egokia mendian ibilaldi soilak egitera ohitutakoentzat, goi mendian esperientzia izatea ezinbestekoa da. 

    Irteera honen zailtasuna altua dela deritzogu.

 


Irteera honetan parte hartu nahi dutenak, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,
Urriaren 12an, asteartean arratsaldeko 19:30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

     Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.