2017 martxoa 18 eta 19.Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m)
15832
post-template-default,single,single-post,postid-15832,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2017 martxoa 18 eta 19.Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m)

2017 martxoa 18 eta 19.Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m)

portadaHiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m). 

Arrastaka mendi taldeak irteera bat antolatu du Mendebaldeko Pirinioetako tontorrik ezagunenetako batzuk igotzeko martxoaren 18 eta 19rako.

Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m).

Arrastaka mendi taldeak irteera bat antolatu du Mendebaldeko Pirinioetako tontorrik ezagunenetako batzuk igotzeko martxoaren 18 eta 19rako. Zuriza eta Lintzako haranak (Huesca) hartuko ditugu abiapuntu modura. Gertu samar gelditzen zaigun ingurunea da, baina bisitariari sekula hutsik egiten ez diona eskaintzen dituen igoera interesgarrien aniztasuna ikusita.

 

4

 

 

 

567

 

Igoko ditugun mendiak Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) eta Atxerito (2.362 m) izango dira. Bi kasuetan Lintzako aterpetxetik abiatuko gara. Inguru horretako beste mendi asko bezala, biak ere aski ezagunak dira Euskal Herriko mendizaleentzat. Tontorretatik ikuspegi dotoreak daude, eta mendebaldeko Pirinioak ikusteko toki paregabeak dira; Hiru Erregeen Mahaian Xabierko Gazteluaren erreplika bat dago, xehetasun guztiekin egina. Xabierko San Frantziskoren brontzezko eskultura bat ere bada. Gailur honetatik Lescungo haran zoragarriaren ikusmiraz gozatu ahal izango dugu. Gailur hauek normalean ez dute zailtasun berezirik, baina kontuan izan behar da neguan gaudela, eta neguko igoeretarakobeharrezkoa den materialarekin (kranpoiak, pioleta, etab.) esperientzia izatea komenigarria da.

.

 
9 8 11

 

 
2

 

 

12 11

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxearen parean) Ehunmilak-Arrastakaren lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, martxoaren 14an, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

.

1