2017 apirilak 8 eta 9.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak
15835
post-template-default,single,single-post,postid-15835,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2017 apirilak 8 eta 9.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

2017 apirilak 8 eta 9.Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

portadaEskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.

 

Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.

 

Arrastaka Mendi Taldeak, aurtengo plangintza oparoaren barnean, eskaladako oinarriak ezagutzeko jardunaldi tekniko batzuk antolatu ditu apirilaren 5-6 eta 8-9rako. Apirilaren 5-6an, arratsaldeko 7etan,  Ehunmilak-Arrastakaren lokalean teoria eta praktika uztartuko dira, eta aste bukaeran (apirilak 8-9) Eginoko (Araba) eskalada eskolan praktikak egingo dira.

 

1

 

Eskalada ekintza erakargarria eta zirraragarria da, baina arrisku puntu bat ere izan dezake, eta benetan disfrutatzeko eta segurtasunez ibili ahal izateko, eskaladarako material desberdinak eta segurtasuneko teknikak ezagutzea ezinbestekoa da, 

 

67

 

Apirilaren 5 eta 6an, alderdi teoriko/praktikoa lantzen denean, hasieran jardunaldien aurkezpena egingo da, eta erabili beharreko material desberdinak (sokak, aseguratzeko materiala, arnesak, mosketoiak, etab.), korapilo mota desberdinak, eta eskaladarako segurtasun neurriak ezagutuko ditugu. 
 
8 3

 

 

4

 

 

 

 

Apirilaren 8 eta 9an Eginoko eskalada eskola politera joango gara, praktikak egitera; gure soka-laguna nola aseguratu, segurtasun protokoloak praktikatu, bilguneak egin, rapelatu. Horrela, harkaitzean segurtasunez eskalatzeko oinarrizko teknikak landuko ditugu. 
 
Jardunaldi honen helburua, eskaladarako edo irteeretarako beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori.
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  apirilaren 4ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
 
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
 

 Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.