2017 apirila 29,30 eta maiatzaren 1.Hiru Sororeen Zeharkaldia
15846
post-template-default,single,single-post,postid-15846,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2017 apirila 29,30 eta maiatzaren 1.Hiru Sororeen Zeharkaldia

2017 apirila 29,30 eta maiatzaren 1.Hiru Sororeen Zeharkaldia

portada 1Hiru Sororeen Zeharkaldia (Monte Perdido, Marboreko Zilindroa eta Soum de Ramond).

 

Hiru Sororeen Zeharkaldia (Monte Perdido, Marboreko Zilindroa eta Soum de Ramond) Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalean. 

Plazak agortuta!!!

Ordesa eta Monte Perdidorako irteerak izan duen erantzun handia dela eta izena emateko kupoa itxi behar izan dugu.

Arrastaka Mendi Taldea, Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalera joango da, eta hiru egunetan zehar (apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean) ibilbide gogorra baina polita egingo du, Perdidoko gainera ere igoz. 

 

10

 

Larunbaterako, hilak 29, Ordesa inguruan egin daitekeen ibilbiderik politenetako bat izango dugu: Ordesako aparkalekua, Salarons-ko iltzeak, Faja de las Flores, Cuello de Millaris, eta azkenean Gorizko aterpetxera iritsi. 

Ordesako zelaigunetik Goriza eramango gaituen ibilbide bat da, ohiko bidean baino jende gutxiago ibili ohi dena, eta Ordesako eta Cotatueroko ikuspegi ezin hobeak izateko aukera emango digu. Guztira 1.100 metro inguruko igoera egin beharko dugu, eta tartean zailtasun apur bateko punturen bat ere gainditu beharko dugu, Salarons-eko iltzeena esaterako. Gallinero gailurraren hego aurpegian kokatzen den Faja de las Flores bidea ere zeharkatuko dugu: alturan kokatzen den ibilbide ikusgarria eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituena

 

425

 

Iganderako, hilaren 30erako, egun gogorra izango dugu: lau “hirumilako” igotzea izango da helburua. Gorizko aterpetxetik abiatu, eta ibilbide zirkularra egingo dugu Hiru Sororeak direla eta ezaguna den Monte Perdidoko mendigunean.    Aipaturiko Hiru Sororeak honako mendi hauek osatzen dituzte: Monte Perdidok (3.355 m), Marboreko Zilindroak (3.328 m), eta Soum de Ramond  (3.263 m), edo Añisclo  bezala ere ezaguna den mendiak..

Baina zehaztu dezagun gure ibilbidea atalez atal: gaua  Goriz-ko aterpetxean pasa ondoren, GR-11 hartu eta Aniscloko lepora zuzenduko gara. Hemen GR-aren ibilbidea utzi eta  Punta de las Olas (3.022 m) igoko dugu, eguneko lehen helburua. Hortik Soum de Ramond (3.263 m) gailurrera joango gara: jende askok bisitatzen ez badu ere, gailur zoragarria da; Perdidoren ikuspegi erakargarria du, eta baita Pineta, Añisclo eta Ordesa haranena ere.

Hurrengo helburua Monte Perdido (3.355 m) izango da, Pirinioetako ikurretako bat, edozein mendizalerentzako erreferentea. Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionaleko gailur garaiena da, eta Pirinioetako hirugarrena, Aneto eta Posets-en ondoren.

Perdidora igo ondoren, Laku Izoztura jaitsiko gara, eta jarraian Marboreko Zilindrora (3.328 m) igoko gara, eguneko azken gailurra: berriro ere Perdidoren ikuspegi ezin hobea izango dugu. Jaitsi, eta Gorizko aterpetxera itzuliko gara, indarrak berreskuratzera eta merezitako atsedena hartzera.

 
7 15 11

 

 

20

 

 

 

12 14

 

Astelehenean, maiatzaren 1ean, bezperako egun gogorraren ostean Ordesako aparkalekura itzuli beharko dugu.  Jaitsiera Cotatueroko iltzeak dauden bide ikusgarritik egingo dugu. Cotatueroko iltzeak Ordesako arroilako interesgune nagusietako bat dira.

“Maiatzaren 1eko asteburu luzean” egingo dugun ekintza gogorra da fisikoki, baina era berean polita ere bada.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxearen parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  apirilaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.

 

 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Arrastaka Mendi Taldea se traslada al corazón del Parque Nacional de Ordesa y Monte Perdido para realizar una bonita y dura ascensión que nos va a llevar, a lo largo de tres días (29, 30 y 1 de Mayo), hasta la cima del Monte Perdido.