2016 urtarrila 23-24 Mendizaletasunerako hastapeneko jardunaldi teknikoak.
15837
post-template-default,single,single-post,postid-15837,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2016 urtarrila 23-24 Mendizaletasunerako hastapeneko jardunaldi teknikoak.

2016 urtarrila 23-24 Mendizaletasunerako hastapeneko jardunaldi teknikoak.

portada

Mendizaletasunerako hastapeneko jardunaldi teknikoak.

Urtarrilaren 20-21ean eta 23-24an mendian segurtasunez ibiltzeko oinarrizko teknikak ezagutzeko ikastaroa antolatu genuen.

 

Lehen bi egunetan ikastaro teorikoa gauzatu zen  Arrastakako lokalean. Talde polita osatu zen eta hainbat gauza ikusi eta lantzeko aukera izan genuen: behar ezberdinetarako erremintak ezagutu eta erabiltzekoa, mendian suerta daitezkeen egoera ezberdinen simulazioak egitekoa eta teknika ezberdinak azaltzekoa besteak beste.

Behin teoria hori oinarri hartuta, 23-24ko asteburuan Pirinioetara egin genuen irteera, ikasitakoa elurretan eta mendian praktikan jarri ahal izateko. Isabako Asolaze kanpinean hartu genuen ostatu eta Belaguako portuan gora joan ginen elur eta malda egokien bila. San Martin Harritik Arlasko maldetara gerturatu ginen, hainbat gauza lantzeko aukera eskaini zigun lekuak eguraldi ederra lagun. Esaterako, elurretan maldan behera eroriz gero pioletarekin nola gelditu proba ezberdinak egin genituen postura ezberdinetan edota baita kordadan lotuta nola joan behar den ikusi eta praktikan jarri ere. Arlas mendira igo ginen eta oinez goazenean pioleta nola eraman ere ikusi genuen. Elurraren baldintzek kranpoien erabilera praktikan jartzeko aukerarik eman ez ziguten arren, oinarrizkoak diren beste hainbat gauza praktikatu genituen.

143

 

Igandean berriz, elurretan bilerak nola muntatu ditzakegun ikusi genuen, bai rapelatu beharra suertatuz gero edota baita norbait igotzerakoan aseguratu behar izanez gero ere. Era ezberdinetako bilerak egin genituen eta zenbateraino eutsi dezaketen ere egiaztatu ahal izan genuen. Horretaz gain, norbait zuloren batera eroriz gero nola atera dezakegun ere ikusi genuen.

Arrastakak garrantzia handia ematen dio horrelako ikastaroak burutzeari, urtean zehar antolatzen dituen irteeretan ezinbestekoa baita teknika hauek menperatzea mendian segurtasunez ibili eta gozatu ahal izateko. 

8       

Bideoa ikusi