2016 otsaila 20 eta 21.Mallo de Atxerito eta Petretxema
15795
post-template-default,single,single-post,postid-15795,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2016 otsaila 20 eta 21.Mallo de Atxerito eta Petretxema

2016 otsaila 20 eta 21.Mallo de Atxerito eta Petretxema

Mallo de Atxerito (2.362 m) eta Petretxema (2.371 m). 

 

 

Mallo de Atxerito (2.362 m) eta Petretxema (2.371 m). 

 

Arrastaka mendi taldeak Mendebaldeko Pirinioetara irteera bat antolatu du otsailaren 20 eta 21erako. Zuriza eta Linzako haranak hartuko ditugu abiapuntu modura. Oso urrunera joan beharrik gabe, inguru honek beti igoera politak egiteko aukera eskaintzen du.

 

 

Aukeratutako bi mendiak Mallo de Atxerito (2.362 m) eta Petretxema (2.371 m) izango dira. Inguru horretako beste mendi asko bezala, biak ere aski ezagunak dira Euskal Herriko mendizaleentzat. Tontorretatik ikuspegi dotoreak daude, eta mendebaldeko Pirinioak ikusteko toki paregabeak dira; Ansabereko orratzak bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu.

 

 

Gailur hauek normalean ez dute zailtasun berezirik, baina kontuan izan behar da neguan gaudela, eta neguko igoeretan eta materialarekin (kranpoiak, pioleta, etab.) esperientzia izatea komenigarria da.

 

 

 

 

 

 

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, otsailaren 16an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.