2016 maiatza 21 eta 22. Aneto (3.404 m) mendira igoera.
15803
post-template-default,single,single-post,postid-15803,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2016 maiatza 21 eta 22. Aneto (3.404 m) mendira igoera.

2016 maiatza 21 eta 22. Aneto (3.404 m) mendira igoera.

Aneto (3.404 m) mendira igoera. Senartatik abiatuz, Vallibierna eta Coronas-tik egingo da igoera. 

 

 

Aneto (3.404 m) mendira igoera. Senartatik abiatuz, Vallibierna eta Coronas-tik egingo da igoera. 

 

Arrastaka Mendi Taldeak irteera bat antolatu du maiatzaren 21 eta 22rako  Aneto mendira.

Anetok 3.404m ditu eta Pirinioetako mendirik altuena da. Esan genezake mendizale guztiek igo nahi duten Pirinioetako sabaia dela.

 

 

Anetora igotzeak ahalegin handia eskatzen du, izan ere, bidea luzea eta desnibel handikoa da, eta horretaz gainera, glaziarra zeharkatu behar da. Glaziarrean gora egiteko pioleta eta kranpoiak beharko ditugu eta tontor preziatu honetara iritsi baino lehen, “Mahomaren igarobidea” deritzoten arista bertical eta ederra igaro beharko dugu.

Mendi tontor honek bista zoragarriak ditu. 

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  maiatzaren 17an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean. 

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.