2016 maiatza 21-22 Aneto (3.404 m) mendira igoera Vallibiernatik
15844
post-template-default,single,single-post,postid-15844,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2016 maiatza 21-22 Aneto (3.404 m) mendira igoera Vallibiernatik

2016 maiatza 21-22 Aneto (3.404 m) mendira igoera Vallibiernatik

PORTADA

Aneto (3.404 m) mendira igoera Vallibiernatik.

Maiatzaren 21 eta 22-ko asteburuan Aneto mendira egin genuen irteera Arrastaka Mendi Taldeko kideok.

Maiatzaren 21 eta 22-ko asteburuan Aneto mendira egin genuen irteera Arrastaka Mendi Taldeko kideok. Pirinioetako mendirik altuena da Aneto, 3.404m-rekin eta Posets-Maladeta Parke Naturalean kokatzen da, Benasque herrian (Huesca-Aragoi).

Igoera ohikoena Besurtatik bada ere, guk Vallibiernako aldea aukeratu genuen. Senartako kanping munizipaletik, garai batean arrantzaleena izandako Coronasako aterpetxera (1970m) gerturatu ginen kotxez. Uda garaian autoentzat pasabidea itxita egon ohi da baina maiatzean irekita aurkitu genuen. Dena den, pista honen egoerari buruz aurrez informatzea komeni da, udaberrian batik bat, ez baita beti kotxez igarotzeko moduan egoten elur eta harrien erorketak direla eta.

Larunbaterako bero handia aurreikusita zegoen eta oraindik elur asko zegoenez baldintza txarrak aurkitzeko probabilitatea handia zela ikusita, gorantza gauez abiatzea erabaki genuen. 1.30etan abiatu ginen oinez, ilargi beteko gau izartsu zoragarriaren konpainian. Tenperatura ere oso atsegina zen. Hasieran elurrik zapaldu gabe joan ginen arren, 2.300m ingurutik gora jada elurretan ginen. Hasierako igoera, alboan sentitzen genituen erreka eta ur-jauzien doinuaren laguntzarekin egin genuen. Coronasko lakura iritsi aurretik kranpoiak jarri eta egunsentiak Coronasko laku izoztutik izen bereko lepora bidean harrapatu gintuen. Maiatz bukaera izan arren, elur asko zegoen oraindik. Coronas-ko lepora iristeko malda asko tentetzen zen elurretan. Behin lepoa gaindituta, Anetoren glaziarean sartu ginen Besurtatik datorren ohiko bidearekin  bat eginez. Gustura hartu genituen hemen goizeko lehen eguzki printzak. Mahomaren pasabide ezaguna elurrarekin baina haitzezko blokeak ere bistan zirela aurkitu genuen. Artean ez zen jende gehiagorik eta itxaron beharrik gabe zeharkatu genuen. Goizeko lehen orduetan, 360º-ko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen Pirinioetako sabaitik.

247

 

Beherakoan, artean goiz izan arren, elurra biguntzen hasi zela ohartu ginen eta igoera gauez hasteko hartutako erabakia zuzena izan zela baieztatu ahal izan genuen. Igoerako bide beretik jaitsi ginen zirku itxura duen Ibonet de Coronas-ko lautadan dagoen aintziratxora arte. Hemen, harri bloke handiak saihestu eta bide ezberdin batetik jaiste aldera, erreka zeharkatu eta basotik egin genuen Coronasko aterpetxera arteko jaitsiera. 

5       

Bideoa ikusi