2015 Urria 24 eta 25. Ordunte mendien zeharkaldia eta Karrantzako ibilaldia
15787
post-template-default,single,single-post,postid-15787,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Urria 24 eta 25. Ordunte mendien zeharkaldia eta Karrantzako ibilaldia

2015 Urria 24 eta 25. Ordunte mendien zeharkaldia eta Karrantzako ibilaldia

Ordunte mendien zeharkaldia eta Karrantzako ibilaldia.

Urriaren 24 eta 25erako Arrastaka Mendizale Taldeak Karrantza haranera irteera bat antolatu zuen. Karrantza harana (Bizkaia) mendiz inguratutako bailara polit bat da, ondo zaindutako belardiz eta basoz osatutako ingurunea, eta naturaren aldetik balio handiko txokoak dituena. 

 

 

Larunbatean, urriaren 24an, Ordunte mendien zeharkaldi osoa egitea zen asmoa. Zerua laino altuz estalia zegoen, eta tenperatura goxoa genuen. Baina eguraldi iragarpenek ez zuten egonkortasunik agintzen: edozer gerta zitekeen. Pandozalesetik abiatu, eta Kolitzara (883 m)daraman bideari ekin genion, aldapa gora, hasieran pinudi artean,  gero toki garbiagoetan. Gailurrera iritsitakoan, ikuspegi oso zabalaz gozatu ahal izan genuen: inguruko bailarak ederki ikusten ziren, eta urrunagoko mendiak ere bai, adibidez, Anboto eta Gorbeia.

 

KolitzatikOrdunte mendizerran sartzen da, gainik gain doan ibilbidean. Ordunte mendiak Karrantza haranaren hegoaldean daude, Bizkaia eta Burgosen arteko muga eginez. Zailtasun teknikorik gabeko gainak dira, garaiera handirik gabeak,(Burgüeno 1.043 m, Maza de Pando 1.021 m, Balgerri 1.106 m, Zalama 1.335 m),eta ibilbide osoan zehar 360ºko ikuspegia izan genuen: alde batera Burgos, bestera Bizkaia, eta urrunera itsasoa eta Kantabria.Hasierako zatia bereziki gustatu zitzaigun, eta ustekabea izan zen guretzat: ikuspegi dotoreak, eta tartean pagadiak. Eta pixkanaka, 8 ordu pasa ondoren, Aguera herrira iritsi ginen. 29 kilometro eginak genituen, eta guztira ia 2.000 igo genituen.

Iganderako Karrantza haranean ibilbide zirkularra egiteko asmoa guenen, baina goizean lainoa guztiz sartua zegoen, eta lanbroa ari zuen: ez zegoen mendirako girorik. Hurrengo baterako utzi behar!

 

       

 

                          Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.