2015 21-22 otsaila. San Millan (2.131 m) eta San Lorenzo (2.262 m). (2)
15695
post-template-default,single,single-post,postid-15695,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 21-22 otsaila. San Millan (2.131 m) eta San Lorenzo (2.262 m). (2)

2015 21-22 otsaila. San Millan (2.131 m) eta San Lorenzo (2.262 m). (2)

San Millan (2.131 m) eta San Lorenzo (2.262 m).

Arrastaka Mendi Taldeak otsailaren 21 eta 22rako Demanda mendizerrara irteera bat antolatu du. Asmoa, San Millan eta San Lorenzo mendiak igotzea. 

San Millan (2.131 m) eta San Lorenzo (2.262 m).

       Arrastaka Mendi Taldeak otsailaren 21 eta 22rako Demanda mendizerrara irteera bat antolatu du. Asmoa, San Millan eta San Lorenzo mendiak igotzea. Demanda mendizerrako bi gailur garrantzitsuenak dira, eta era berean, Burgosko eta Errioxako mendirik garaienak.

       Larunbatean, otsailaren 21ean, San Millan mendia (2.131 m) igoko dugu, inguruan beste tontor batzuk dituena. Mendiaren iparraldean jaiotzen da Urbion ibaia, glaziazioko zirko batean. Igoerarako, Santa Cruz del Valle Urbion herritik abiatuko gara, eta La Zarciako atseden gunetik pasaz, San Millan tontorrerantz joko dugu.

 

 

 

 

 

 

 

       Igandean, otsailaren 22an, helburua San Lorenzo gailurra igotzea izango da, Demanda mendizerrako tontorrik garaiena.

       Bi mendiek ere ez dute zailtasun teknikorik urteko garai gehienetan, baina neguan, elurrarekin eta izotzarekin, kranpoiak eta pioleta erabili behar izaten dira, eta itxura alpinoagoa hartzen dute.

       Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  otsailaren 17an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria,www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

       Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.