2015 Martxoak 19tik 22ra. YELMO eta PEÑALARA
15749
post-template-default,single,single-post,postid-15749,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Martxoak 19tik 22ra. YELMO eta PEÑALARA

2015 Martxoak 19tik 22ra. YELMO eta PEÑALARA

 

Yelmo eta Peñalara.

Martxoaren 19tik 22rako zubia aprobetxatuz,  Arrastaka Mendi Taldekoak Guadarramako mendizerrara irteera egin genuen. Ostiralean, martxoaren 20an, Peñalara eta Claveles mendiak igoz zirkular bat egiteko asmoa zegoen, eta 21ean, larunbata, Yelmo tontorra igoz beste zirkular bat. 

Aste bukaera luzeari ahal zen zuku gehiena atera nahian, asteazken gauean iritsi ginen Guadarramara. Hurrengo goizean zerua lainotuta zegoen, baina ez genuen euri arriskurik ikusten. La Pedriza ingurunea ezagutzea erabaki genuen. Toki ikusgarria da, granitozko haitzekin, pinudiekin eta erreka dotoreekin. Manzanaresel Real herritik abiatu ginen, ElTranco aparkalekutik, eta ibilbide zirkular bat egin genuen CantoCochino, Giner de losRíos aterpetxea, CuatroCaminos, ColladoCabrón eta CharcaVerde dotoretik pasaz, azkenik abiapuntura itzultzeko. Aparkalekura iristean, euri pixka bat hasi zuen, eta Cercedillako aterpetxera joatea erabaki genuen, aste bukaerako gure ostatu lekura. 

 

Ostiralerako eta larunbaterako eguraldi iragarpenak aldakorrak ziren, eta egonkortasunik ez zuten adierazten. Ostiralean Yelmo mendira(1.717 m)joatea erabaki genuen, harria lehorra izatea ziurtatu nahian. Yelmo mendia, Peña del Diezmobezala ere ezaguna, Guadarrama mendizerraren hegoaldean aurkitzen den granitozko haitz ikusgarri bat da. Berriro ere ElTranco aparkalekutik abiatu, eta ondo markatutako bidezidorretan gora, laster iritsi ginen Yelmoren aurrera. Gure asmoa igoera Valentina deritzon bidetik (III) bidetik egitea zen, mendiaren mendebal aurpegitik. Bide horrek berez ez du zailtasun berezirik, baina segurtasunagatik, sokak erabiltzea erabaki genuen. Igoera ere hemen ohituta gaudenetatik desberdina da, oinetakoek harriari ondo helduko diotela konfiantza izan behar da, bestela hanka jartzeko koska gutxi dagoelako. Valentina ibilbidean gora gindoazen eran, lainoak itxiz zihoazen, eta haizea geroz eta indartsuagoa eta hotzagoa zen. Gailurra egindakoan euria ari zuen, eta lainoak ez zuen ia ezer ikusten uzten.Jaitsiera ipar aurpegiko bide normaletik (II) egin genuen, Gran Grieta deritzon tximinitik. Berez eguna El Laberinto aldera joanez luzatzeko asmoa genuen, baina eguraldiak agintzen zuen, eta behera jaitsi ginen.

Larunbata mendira joan edo ez zalantzan jartzen gaituen eguraldi horietako batekin argitu zuen: goiak lainotuta zeuden, eta haranean euri arina ari zuen. Baina geunden tokian egonda, ahalegindu beharra zegoen, eta Cotosportu aldera jo genuen. Han espero genuen eguraldia aurkitu genuen: lainoa eta elur arina. Baina bestalde, aparkalekua goraino beteta zegoen, eta mendizale mugimendua ikusten zen. Egoera horrelakoa izanik, Peñalarara ohiko bidetik igotzea erabaki genuen, Los Claveles-eko zirkularra alde batera utzirik. Eta abiatu, eta lehenengo ordu erdian nahiko eroso joan ginen, baina laster hasi ziren lainoa, haize zakarra eta elurra. Peñalara gailurrerairitsi ginen, baina ezin esan ezer askorik ikusi genuenik: ez genuen mendiaz nahi (2.428 m)bezala gozatzerik izan.

Igandean ere eguraldia antzekoa zen, eta Segovia hiriburua ezagutzera joan ginen. Eta laster etxerako bideari heldu behar. Aste bukaerako helburuak beteak genituen, baina guztioi gelditu zitzaigun barruan, eguraldia beste bat izan balitz, zuku gehiago aterako geniola.

 

 

                                  Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu