2015 17-18 Urria Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko
15693
post-template-default,single,single-post,postid-15693,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 17-18 Urria Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko

2015 17-18 Urria Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko

Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutza jasotzeko.

Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.

 

Oporren ondoren, berriro ere ekintzekin hasteko garaia da. Urtarrilaren 14-15an eta 17-18ean Arrastaka Mendi Taldeak Pirinieotako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko ekitaldi tekniko batzuk antolatu ditu. Urtarrilaren 14 eta 15an Ehunmilak-Arrastakaren lokalean teoria eta praktika uztartuko dira, eta 17 eta 18ean, ikasitakoa praktikan jartzeko, Pico Arlas (Belagoa) irteera bat egingo da.
 
Hilaren 14 eta 15an, jardunaldi teoriko/praktikoetan, erabili beharreko materialen inguruko informazioa emango da (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab.), korapilo mota desberdinak egiten erakutsiko da, eta baita goi mendietan segurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere.  
 
Hilaren 17 eta 18ean (jardunaldi praktikoa) pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da, eta baita, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu. 
 
Jardunaldi honen helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 13ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.