2014 Urtarrilak 18-19 Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean 3
15617
post-template-default,single,single-post,postid-15617,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Urtarrilak 18-19 Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean 3

2014 Urtarrilak 18-19 Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean 3

2014 urtarrilak 18-19 Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean 

Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko
Oporren ondoren, berriro ere ekintzekin hasteko garaia da. Urtarrilaren 15-16an eta 18-19ean Arrastaka Mendi Taldeak Pirinieotako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko ekitaldi tekniko batzuk antolatu ditu. Urtarrilaren 15 eta 16an Ehunmilak-Arrastakaren lokalean teoria eta praktika uztartuko dira, eta 18 eta 19ean, ikasitakoa praktikan jartzeko, Pico Arlas (Belagoa) irteera bat egingo da.
 
Hilaren 15 eta 16an, jardunaldi teoriko/praktikoetan, erabili beharreko materialen inguruko informazioa emango da (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab.), korapilo mota desberdinak egiten erakutsiko da, eta baita goi mendietan segurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere.  
 
Hilaren 18 eta 19ean (jardunaldi praktikoa) pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da, eta baita, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu.
 
 Jardunaldi honen helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori.
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 14ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
 
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.