2014 Otsailak 15-16 Moncayora igoera
15623
post-template-default,single,single-post,postid-15623,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Otsailak 15-16 Moncayora igoera

2014 Otsailak 15-16 Moncayora igoera

2014 Otsailak 15-16 Moncayora igoera (2314m)

 Moncayo (2.314 m.) mendira igoera
 

Arrastaka Mendi Taldeak  Moncayo mendira (Zaragoza) irteera bat antolatu du otsailaren 15 eta 16rako. Moncayo Iberiar Sistemako mendirik garaiena da (2.314 m.). Urtean zehar igoera honek ez du arazo handirik sortzen, baina neguan, elurrarekin eta izotzarekin, mendiak beste itxura bat hartzen du, eta kranpoiak eta pioleta erabili behar izaten dira. Gailurreko ikuspegia oso zabala da norabide guztietan (Ebro ibarra, mendebaldeko eta erdi aldeko Pirinioak, Gaztelako goi-lautada), eta gainera, Moncayoko Natur Parkearen barnean dago. Natur Parke honetan mota oso desberdinetako landareak daude, eta horrek balio handia ematen dio, inguru guztia lautada nahiko lehorra baita.

Igoera ohiko bidetik egingo dugu, Virgen del Moncayo santutegitik abiatua. Basoan gora abiatu, eta Hoya de San Miguelera iritsiko gara, glaziarrek sortutako zirkora. Ertzetik igo, eta pixkanaka, bizkar eroso batetik gailurra egingo dugu. Moncayok Ebro eta Duero ibaietarako ur-isuria banatzen du, eta Ebro haraneko eta Gaztelako goi-lautadako biztanle askorentzat erreferentziazko mendia da; Moncayo mendia oso urrunetik bereizten da lautadan.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  otsailaren 11n, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.