2014 maiatzak 3. Palentziako Mendiak ( Espigüete 2.450 m)
15648
post-template-default,single,single-post,postid-15648,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 maiatzak 3. Palentziako Mendiak ( Espigüete 2.450 m)

2014 maiatzak 3. Palentziako Mendiak ( Espigüete 2.450 m)

Palentziako Mendiak (Espigüete 2.450 m).

Maiatzaren 1etik 4ra Arrastaka Mendi Taldea Palentzia  iparraldeko mendietara joan da, Fuentes Carrionas mendietara. Mendi-sail hau Leon eta Kantabriara ere hedatzen da, eta Kantauriko Mendizerraren parte dira.

 

 

Larunbatean, maiatzaren 3an, Espigüete (2.450 m) mendia igotzea zen helburua. Mendi hau gainerakoetatik isolatuta dago, bakarrik, eta kareharri zurizko hegal dotoreak ditu. Senda de Mazobrera doan aparkalekutik abiatu, eta aterpetxera jo genuen.

Espigüete dotore eta zuti ikusten zen, malda elurtuekin. Guk ekialdeko ertzera jo genuen: igoera benetan polita da, eta elurrarekin arazorik ez genuela izango esana ziguten dagoeneko. Eguraldia ere zoragarria zen: eguzki goxoa, berorik ez, haizerik ez, alderdi guztietara ikuspegi zoragarria. Pazientziaz eta kontuz, disfrutatuz eta adi, iritsi ginen gailurrera ertz luzea pasaz. Gailurrekoa une oso polita izan zen: helburua lortua genuen, eta oraindik egun luzea geneukan aurretik; presarik gabe egon ginen.

Eta jaitsierari dagokionez, batzuk igotako ertzetik itzuli ziren, eta beste batzuk hegoaldeko bidetik jaitsi ziren Cardaño de Abajo herrira. Elkartu, kontu kontari aritu, eta guztiak ere gustura. Eta are gusturago, Ruesga herriko afari goxoa dastatu genuenean. Euskal herritarrontzat hain ezagunak ez diren parajeak ezagutu genituen, eta mendian gustura ibili ginen.

                                               Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.