2014 maiatzak 24-25 Castillo de Acher (2.384 m.) Ledormeurtximinitik eta Estribiella erreka-zintzurra
15644
post-template-default,single,single-post,postid-15644,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 maiatzak 24-25 Castillo de Acher (2.384 m.) Ledormeurtximinitik eta Estribiella erreka-zintzurra

2014 maiatzak 24-25 Castillo de Acher (2.384 m.) Ledormeurtximinitik eta Estribiella erreka-zintzurra

Castillo de Acher (2.384 m.) Ledormeurtximinitik eta Estribiella erreka_zintzurra.

Arrastaka Mendi taldeak maiatzaren 24 eta 25erako irteera polit bat antolatu du: alde batetik goi mendia izango dugu, eta bestetik erreka-zintzur bat jaistea. Era horretan, mota desberdinetako ekintzak uztartzen dira taldearen egutegi erakargarrian.

 Castillo de Acher (2.384 m.) Ledormeurtximinitik eta Estribiella erreka-zintzurra.

Arrastaka Mendi taldeak maiatzaren 24 eta 25erako irteera polit bat antolatu du: alde batetik goi mendia izango dugu, eta bestetik erreka-zintzur bat jaistea. Era horretan, mota desberdinetako ekintzak uztartzen dira taldearen egutegi erakargarrian.

Larunbatean, maiatzaren 24an, Castillo de Acher (2.384) igoko dugu, Mendebaldeko Pirinioetako gailur ezagunenetako bat. Ibilbide zirkularra egingo dugu,Ledormeurtximinitik igoz, eta ohiko bidetik jaitsiz. Mendi honek itxura berezia du, gainditu ezin den harrizko gaztelu baten antzekoa, eta ikuspegi zoragarria du Hecho haraneko Selva de Oza aldera eta inguruko gailurretara.

 

 

Igandean, maiatzaren 25ean, Estribiellaerrek-zintzurra jaitsiko dugu, berriro ere Selva de Oza inguruan. Tarte batzuetan oinez joango gara, baina beste batzuetan jauziak egin beharko ditugu, edo rapelatu, edo dagokionera moldatu; urak, errekak eta inguruak eskatzen duenera egokituz, eta errekek mendietan sortzen dituzten txoko ezkutu ederrak ezagutuz.

Bi ekintza hauek ere zailtasun ertaina/handia dute, fisikoki asko eskatzen baitute.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  maiatzaren 20an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnoradeituegun eta orduberdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.