2014 maiatzak 2. Palentziako mendiak (Curavacas 2.524 m)
15646
post-template-default,single,single-post,postid-15646,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 maiatzak 2. Palentziako mendiak (Curavacas 2.524 m)

2014 maiatzak 2. Palentziako mendiak (Curavacas 2.524 m)

Palentziako Mendiak (Curavacas 2.524 m)

Maiatzaren 1etik 4ra Arrastaka Mendi Taldea Palentzia  iparraldeko mendietara joan da, Fuentes Carrionas mendietara. Mendi-sail hau Leon eta Kantabriara ere hedatzen da, eta Kantauriko Mendizerraren parte dira.

 

 

Ostiralean, maiatzaren 2an, Curavacas (2.524 m) gailurra zen gure helburua. Curavacas mendi deigarria eta ederra da: harri nahasketa berezia du, beltz-berdea, eta eguneko argi-motaren arabera, beltzago edo berdeago ikusten da. Eta horrelaxe ikusten genuen ostiral goiz argi hartan. Triollon lo egin ondoren, Cardaño de Arriba herrira jo genuen, gure ibilaldia hasteko. Ibilbidea hasieran erosoa da, erreka baten alboan, gorako handirik gabe. Harik eta, erreka gurutzatu, eta Collado de Ves-erako bideari heltzen zaion arte. Baina han ere, pixkanaka, egin genuen gora, eta lepoan egin genuen hamaiketakoa. Ohartu ginen ohiko bidezidorretik apur bat aldendu beharko genuela, elurragatik. Eta horrela gindoazela, irteerako ezustekorik gozoenetakoa izan genuen: hartz baten hanka arrastoak elurretan, garbi garbi, bide dezentean gainera; nork esan behar zigun horrelakorik aurkituko genuenik! Benetako oparia!

Ibilbideak berriro beherantz egiten zuen, mendi goietako harantxo batean, eta Curavacas putzua pasa ondoren, igoera nagusiari ekin genion. Mendiaren ipar aldea izanik, zati askotan elurra zegoen, baina arazorik gabea zen: ez genuen kranpoiak jantzi beharrik izan. Eta Curavacas gailurrera hurbiltzen ari ginela, ohartu ginen guk egin behar genuen bidean elurra zegoela pilatuta, eta handik pasatzerik ez zegoela. Gailurrerako bidea hartzeko, eskaladako zati bat egin behar zen, eta huts eginez gero, amildegia zegoen. Horren aurrean, taldea bitan banatu zen. Batzuk atzera egitea erabaki zuten, lehengo bidetsutik itzultzeko; beste batzuek aurrera egin zuten, eta gailur guztien zeharkaldiarekin jarraitu (Curavacaseko gailurrak, Curruquilla, Hoya Continua). Lehenengo taldea zazpi eta erdiak aldera iritsi zen aparkalekura, 11 ordu ibili ondoren. Bigarren taldea, 9ak aldera, ibilbide neketsua eta meritu handikoa burutu ondoren. Guztiek ere, gauean, gose ederra zuten.

                                             Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.