2015 Martxoa 19-22 Peñalara (2.428 m)- Claveles (2.388m) eta Yelmo (1.717 m). (2)
15716
post-template-default,single,single-post,postid-15716,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Martxoa 19-22 Peñalara (2.428 m)- Claveles (2.388m) eta Yelmo (1.717 m). (2)

2015 Martxoa 19-22 Peñalara (2.428 m)- Claveles (2.388m) eta Yelmo (1.717 m). (2)

Peñalara (2.428m) – Claveles (2.388m ) eta Yelmo (1.717m).

Arrastaka Mendi Taldeak martxoaren 19tik 22ra Guadarramako mendizerrara irteera bat antolatu du.

Peñalara (2.428 m)- Claveles (2.388m) eta Yelmo (1.717 m).

Arrastaka Mendi Taldeak martxoaren 19tik 22ra Guadarramako mendizerrara irteera bat antolatu du. Ostiralean, martxoaren 20an, Peñalara eta Claveles mendiak igoz zirkular bat egiteko asmoa dago eta 21ean, larunbata, Yelmo tontorra igoz beste zirkular bat.

Peñalara eta Claveles Guadarrama mendizerrako bi tontor garaienak dira 2.428m eta 2.388m-rekin hurrenez hurren. Abiapuntua, Madril eta Segovia banatzen dituen Cotos portua (1.830m) izango da eta bi tontorretatik igaroz puntu berera itzuliz egingo da ibilbidea. Eguraldiak laguntzen badu, ikusmira paregabeak eskaintzen dituen ingurua da.

Yelmo mendia, Peña del Diezmo bezala ere ezaguna, Guadarrama mendizerraren hegoaldean aurkitzen den granitozko haitz ikusgarri bat da. Igoera, Manzanares el Real herritik abiatuta Valentina deritzon bidetik (III) egingo da, mendiaren mendebal aurpegitik hain zuzen, eta ibilbide zirkularra osatzeko ipar aurpegiko bide normaletik (II) egingo da jaitsiera, Gran Grieta deritzon tximinitik hain zuzen. 

Biek ere ez dute zailtasun tekniko handirik uda sasoian, baina baliteke martxoan oraindik ere elurrarekin eta izotzarekin topo egitea, beraz, baldintzen arabera, baliteke kranpoiak eta pioleta ere behar izatea.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta etxearen parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  martxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.