2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi-Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia
15714
post-template-default,single,single-post,postid-15714,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi-Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia

2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi-Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia

Baigorri-Donibane Garazi  eta Donibane Garazi-Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia.

Arrastaka Mendi taldeak martxoaren 7 eta 8rako Iparraldera irteera bat antolatu du, GR10 ibilbidearen bi etapa egiteko.

Baigorri-Donibane Garazi eta Donibane Garazi-Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia .

 

Arrastaka Mendi taldeak martxoaren 7 eta 8rako Iparraldera irteera bat antolatu du, GR10 ibilbidearen bi etapa egiteko. GR10 ibilbideak Pirinio guztiak zeharkatzen ditu iparreko aldetik, Hendaian hasi eta Banyuls-sur-Mer arte, 800 km inguru eginez.
 
Larunbatean, martxoaren 7an, Baigorritik abiatu, eta garo artean igora luze bat izango dugu, Oilarandoi (993 m) gainera iritsi arte. Apur bat jaitsi, eta zehar-zehar jarraituko dugu, eguneko garaierarik handienera hurbiltzeko: Munhoa gaina (1.024 m). Handik aurrera, jaitsiera luze bat, Lasa herritik pasaz Donibane Garazira eramango gaituena. Ibilbideak 19 km izango ditu, eta 1.100 m igo beharko dira guztira.

 

 
 
Igandean, martxoaren 8an, GRko6. etapari ekingo diogu. Donibane Garazitik abiatu eta Zaro herrixkarantz egingo dugu. Handik Handimendira (749 m.) igo, Esterenzubira jaitsi, eta Pagaltzetan amaituko dugu. Ibilbideak 18 km izango ditu, eta 1.100 m igo beharko dira guztira.
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  martxoaren 3an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnoradeituegun eta orduberdinean.
 
 
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.