2014 Martxoak 22-23 Ainhoa-Bidarrai eta Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldiak
15631
post-template-default,single,single-post,postid-15631,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Martxoak 22-23 Ainhoa-Bidarrai eta Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldiak

2014 Martxoak 22-23 Ainhoa-Bidarrai eta Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldiak

2014 martxoak 22-23. Ainhoa-Bidarrai eta Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldiak

Arrastaka Mendi taldeak martxoaren 22 eta 23rako Iparraldera irteera bat antolatu du, GR10 ibilbidearen bi etapa egiteko.

Ainhoa-Bidarrai eta Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldiak.

Arrastaka Mendi taldeak martxoaren 22 eta 23rako Iparraldera irteera bat antolatu du, GR10 ibilbidearen bi etapa egiteko. GR10 ibilbideak Pirinio guztiak zeharkatzen ditu iparreko aldetik, Hendaian hasi eta Banyuls-sur-Mer arte, 800 km inguru eginez.

Larunbatean, martxoaren 22an, Ainhoa herri politetik abiatuko gara, eta  hasieran Atxulegira iritsi arte igoera izango dugu. Handik, Zukuta lepora jaitsi, eta berriro ere gainik gain, belardi artean, Mehatze lepora  (713 m.) iritsiko gara. Pixkanaka azken jaitsiera hasiko dugu, hain erosoa ez den ibilbidean, Harpeko Saindua izeneko kobazulotik pasaz, errepidera eta errekara iritsiko gara, eta segituan Bidarrain sartu. 23 kilometroko ibilbidea da, guztira 1.000 metro igoz.

Igandean, martxoaren 23an, Baigorritik abiatu, eta garo artean igora luze bat izango dugu, Oilarandoi (993 m) gainera iritsi arte. Apur bat jaitsi, eta zehar-zehar jarraituko dugu, eguneko garaierarik handienera hurbiltzeko: Munhoa gaina (1.024 m). Handik aurrera, jaitsiera luze bat, Lasa herritik pasaz Donibane Garazira eramango gaituena. Ibilbideak 19 km izango ditu, eta 1.100 m igo beharko dira guztira.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  martxoaren 18an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnoradeituegun eta orduberdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.