2014 APIRILAK 5-6. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak
15642
post-template-default,single,single-post,postid-15642,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 APIRILAK 5-6. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

2014 APIRILAK 5-6. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak

Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.

 Asteburu hau Eginoko eskalada eskolan eskalatzen igaro dugu. Paraje paregabea  aurkitzen dugu bertan. Leze kobazuloa da esanguratsua, Gasteizera bidean, Beasaindik abitu eta Ziordia pasata autobiatik ere begizta dezakeguna. Leizetik irtetzen da Altzanegi erreka, eta inguruan belar motzeko zelaitxoa dago, itzala ematen diguten arbolez babestua. Aldamenean dagoen aparkalekuan utzi genituen gure ibilgailuak.

 

 

Larunbata lainotuta hasi zen. Behar genuen materiala banatu eta paretara hurbildu ginen. Bertan, astean zehar egindako ikastaroan landutakoa, praktikan jarriko genuen. Leze haitzulotik ezkerretara dauden haitzetara gerturatu ginen lehenik. III, IV eta V-eko bide polit asko aurkitzen dira han, eta eskaladan hasteko egokiak. Teoria pixkat gogora ekarri eta  haitzetan gorakako saioari hasiera eman genion. Beti ere esperientzia duen jendea behar da lehenik soka goiko puntura fijatu eta era seguruan praktikatu ahal izateko. Luze bakarreko bideak eskalatu ziren, pixkanaka zailagoak bakoitzaren gaitasun eta gainditzeko gogoaren arabera.Tuboaren inguruan, bide zailagoak egiten aritu zirenak ere izan ziren.

Nahiz eta momentu batzuetan xirimiria izan, denbora motzera eguzki izpi berriek pareta lehortzea lortu eta gustora eskalatzeko aukera eman zigun eguraldiak. Hobera egin zuen, eta iganderako iragarpen onak , “bihar gehio!” egiteko animoso utzi zigun.

 

Igandean udaberri egun zoragarria egin zuen. Eguzkia nagusi, pareta guztiak koloreztatzen zituelarik. 3 luzetako bidea egin nahi izan genuen. Honetarako, kordadadesberberdinetan banatu eta bakarreko batean praktikatu genuen lehenik. Aseguratu egin behar genuen eta bilerekin ohitu. Bide errez bat aukeratu eta 3 luzeak egin ondoren, haitzen gainera heldu. Ondoren beste bideren bat gehiago ere.

 

Eskalada denboraldiari hasiera eman diogu. Batzuoi haitzekin eta sokarekin berriro kontaktuan jartzeko balio izan digu. Beste batzuoi lehen aldiz esperientzia hau izan eta jarraitzeko grina eman digu. Kontua da, asteburu zoragarria izan dela eta gustura ibili garela elkarrekin momentu hauek pasaz. 

                                                         Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.