2014 Irailak 27-28. Costalera (1.233 m) eta Joar (1.417 m).
15703
post-template-default,single,single-post,postid-15703,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Irailak 27-28. Costalera (1.233 m) eta Joar (1.417 m).

2014 Irailak 27-28. Costalera (1.233 m) eta Joar (1.417 m).

Costalera (1.233 m) eta Joar (1.417 m).

Larunbatean egun zoragarria atera zen, goxoa eta eguzkitsua. Kanpezutik abiatu ginen, hilerriaren eskuinetik Nazar lepora doan bidetik.  Laster basoan sartzen da, eta arte, haritz, ezpel eta pago artean egiten du gora. Lepora iritsita, GR-a utzi, eta ezkerretara hartu behar da, bidezidor aldapatsu batetik, ezpel artean. Ia konturatzerako Mendebaldeko Costelerara iristen da, eta ikuspegia zoragarria da alde guztietara; ondoren gainditu beharko dugun ertza eta Costalera gaina ere ikusten dira.

Baina aurrera jarraitu behar genuen; gainera, haize indartsua zebilen, eta desatsegina gertatzen zen. Apur bat jaitsi, tarteka eskuak erabiliz, eta ertza hasten den tokiraino iritsi ginen. Ohiko bidezidorrak ertzaren ezkerretik jarraitzen zuen, baina guk eskuinetik ekin genion. Hasierako trepadatxoa egitearekin batera ohartu ginen helduleku bezala erabil zitezkeen harri asko ez zirela fidatzeko modukoak, erraz askatzen zirela; heldulekuak ondo frogatu behar ziren pausoa eman aurretik. Ertza berez ez da teknikoki zaila, baina norabidea ez da hain garbia, eta ezker-eskuin, uneoro aukerarik onena aurkitu beharrean gertatzen da; tartean ezpelak ere badaude, batzuetan laguntza bezala eskertzen direnak, besteetan aurrera jarraitzea oztopatzen dutenak. Gailurraren aurretik 10 metro inguruko rapel bat dago, eta berriro ere eskuak erabiliz, Costalera gainera (1.233 m) iritsi ginen.

 

Ibilbidearen lehenengo zatia osatua genuen. Helburua orain Joar mendia zen. Horretarako, Costalera ertza ohiko ibilbidea den bidezidorretik saihestu ondoren, Nazar lepora iritsi ginen lehenengo. Eta handik, gainik gain, ibilbide errazean, alde guztietara ikuspegi argia genuela, Joar mendirantz (1.417 m). Gailurrera iritsi aurretik pago-baso polit bat ere pasa behar da. Gailurrean jan eta edan, kontu kontari aritu, eta Kanpezurantz abiatu ginen, hasieran Joarreko antenara doan pistatik behera, eta ahal zen guztietan bidezidorrak hartuz.

Iganderako eguraldi iragarpenak okerxeagoak ziren: zeru lainotuagoak eta tarteka euria egiteko arriskua aipatzen zuten. Baina gu baikor ginen, eguna aprobetxatzeko aukera izango genuela uste genuen. Nolanahi ere, eguna argitzearekin batera, euri arina hasi zuen; eta tarteka, euria biziago. Etsi nahi ez, eta ordu pare batez itxaron genuen. Baina ez zegoen hobekuntzarik. Egokiena etxera itzultzea izango zela erabaki genuen.

Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu