2014 Urriak 26. Urrestei Dorrea
15710
post-template-default,single,single-post,postid-15710,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Urriak 26. Urrestei Dorrea

2014 Urriak 26. Urrestei Dorrea

Irrestei Dorrea (Atxarte).

Igandean ere, eguraldi paregabea lagun, Urresteiko dorrearen ertza egitera joan ginen. 

Atxarte abiapuntutzat harturik, hiruko bi kordada osatu eta eskaladari ekin genion. Bilerak egiteko zein goranzko bidean materiala sartuz joateko haitz-zubi ugari dituen ertza izateaz gain, kalizazko plakek itsaspen ona eskaintzen dute. Lehenengo luzeak IV-ko gradua badu ere, azken aurreko luzera arte II eta III-ko graduko luzeak ditu. Azken aurreko luzean, dorre bat gainditu behar da eta hemen bi aukera daude, zuzenean igotzen den plaka bat edota ezkerraldean dagoen tximini bat (V-) Bigarren honi heldu genion guk.

Hemendik rapelera iritsi arteko zatia, alboetara ikusten den amildegiagatik zirrara eragin badezake ere oso atsegina da. Eta hemendik jada, ekipatuta dagoen 60m-ko rapel bat eginez itzulerako bidezidorrera jaitsi ginen.

Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu