2014 Irailak 20. Garmo Negro inguruko 5 hiru milakoak
15699
post-template-default,single,single-post,postid-15699,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 Irailak 20. Garmo Negro inguruko 5 hiru milakoak

2014 Irailak 20. Garmo Negro inguruko 5 hiru milakoak

Garmo Negro inguruko 5 hiru milakoak.

Larunbaterako eguraldi-iragarpena ona zen, baina goizean esnatzean ezustekoa izan genuen: gauean euria egina zegoen, eta artean zerua lainotua ikusten zen. Baina iragarpena ona zenez, abiatu egin ginen, mendiko egun eder bat izango genuelako itxaropenarekin

Panicosako bainuetxe inguruko aparkalekutik abiatu, eta GarmoNegrora igotzeko ohiko ibilbidetik abiatu ginen. Aldapa handiko igoera da, hauspoa ondo berotzen duena, baina zailtasun teknikorik gabea. Aukera desberdinak dauden arren, gorriz markatutako ibilbidea hartu genuen, jende gehienak erabiltzen duena, eta handik joan ginen gora, harik eta Pondiellos parera iritsi arte: orduan, GarmoNegrorako bidea utzi, eta Pondiellos leporako norabidea hartu genuen, harri-pilei jarraituz. Lepora iritsitakoan, aurrez aurre genuen Pico de Infiernos gailurra, eta baita, behean, Pondiellos mendi-aintzirak ere. Ordea, guk jarraitu behar genuen ibilbidea lainoak hartuta zegoen, eta ez genuen Pondiellos Orratza eta GarmoNegro alderako ikuspegirik. 

 

Igoera guztiok taldean bata bestearen atzetik egin genuen, kaskoak jantzita, kontu handiz, harri solte asko dagoelako, eta zenbaitetan eskuak erabili behar direlako, baina egia esan, uste baino errazagoa egin zitzaigun, eta ia konturatzerako iritsi ginen GarmoNegro (3.051) gailurrera. Jan eta edan, eta gure ibilbidearen bigarren zatiari ekin genion: GarmoNegrotik abiatu eta Algas eta Argualaseko gailur desberdinetara doan ertza. Lehenengo Algas Iparrera iritsi ginen, inolako zailtasunik gabe, eta handik aurrera ere guztiok taldean jarraitu genuen, aurrekoaren mugimenduei jarraituz, trepada txikiak eginez, eta kontu handiz ibiliz.Algas (3.036 m) eta Algas HE (3.002 m) gainak pasa ondoren, azkenean Argualas (3.046 m) gainera iritsi ginen. Gailur hauek guztiek, eguraldi onarekin, ikuspegi zoragarria eskaintzen dute, baina larunbat horretan mendien gainak lainopean zeuden, eta ez genuen zorterik izan. 

Jaitsierarako, GarmoNegrora doan ohiko ibilbidera atera ginen, eta behera begiratu eta Panticosako bainuetxea bertan dagoela ematen badu ere, azkenean luze egin zitzaigun. Berdin zion: mendiko egun eder batez gozatu genuen, uste baino errazago eta azkarrago egin genuen, eta behean eguzkiak jotzen zuenez, atseden hartzen, jaten eta edaten, kontu kontari ordu pare bat egoteko aukera geneukan oraindik.                                                                    

                   Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu