2014 19-20 uztaila. Posets (3.375m) Espadas ertzetik.
15657
post-template-default,single,single-post,postid-15657,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 19-20 uztaila. Posets (3.375m) Espadas ertzetik.

2014 19-20 uztaila. Posets (3.375m) Espadas ertzetik.

Posets (3.375m) Espadas ertzetik.

Ekainaren 19 eta 20an Arrastaka Mendi Taldea Benasque aldera (Huesca) joango da, Espadas ertzetik, Pavots gailurretik Posets tontorrera ibilbide ikusgarri bat osatzeko.

Posets (3.375m) Espadas ertzetik.

Ekainaren 19 eta 20an Arrastaka Mendi Taldea Benasque aldera (Huesca) joango da, Espadas ertzetik, Pavots gailurretik Posets tontorrera ibilbide ikusgarri bat osatzeko.

Posets Pirinioetako bigarren mendi garaiena da (3.375m), eta Espadas ertz polit eta luzetik igoko dugu. Espadas ertza Pirinioetako ertz ezagunenetakoa da, eta hirumilako 5 tontor lotzen ditu. Ibilbidea ez da batere erraza eta asko eskatzen du: nahitaezkoa da goi mendian eta ertzetan esperientzia izatea; tarte batzuk aereoak dira, eta III mailako trepadak ere egin behar dira.
 
Igoera bi egunetan banatuko dugu. Lehenengoan Espigantosatik Angel Orus aterpetxera igoko gara, eta han lo egingo dugu. Hurrengo egunean, lehenengo Pavots gailurrera (3.121m) igoko gara, eta handik Espadas ertza osatuko dugu: Espadas  (3.332m), Tuca de Llardaneta (3.311m), Tuqueta Roya (3.273m) eta azkenik Posets bera (3.375m).
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  uztailaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
 
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.