2013ko Martxoak 24 Oleta-Ainhoa Zeharkaldia
15553
post-template-default,single,single-post,postid-15553,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko Martxoak 24 Oleta-Ainhoa Zeharkaldia

2013ko Martxoak 24 Oleta-Ainhoa Zeharkaldia

Iganderako eguraldi iragarpenak, ordea, okerragoak ziren: eguerditik aurrera euria ematen zuten. Oletako aparkalekutik abiatu ginen, eta toki horretatik bertatik abiatzen da Larrun mendira igotzeko ibilbideetako bat. Ondorioz, jende dezente aurkitu genuen.

12

 

 

2

Iganderako eguraldi iragarpenak, ordea, okerragoak ziren: eguerditik aurrera euria ematen zuten. Oletako aparkalekutik abiatu ginen, eta toki horretatik bertatik abiatzen da Larrun mendira igotzeko ibilbideetako bat. Ondorioz, jende dezente aurkitu genuen. Igoera ez zen zaila, baina eguzkia genuen, bero samar, eta izerdia aterarazi zigun; ezkerretara Miramar izeneko haitzak utzi

         

8genituen, eta Hiruhiturrietako lepoan, Larrun gailurrerako ibilbidea alde batera utzi genuen: jende gehiena hara zihoan, baina gure bidea beste aldera zihoan. Atseden txiki bat hartu, jaisten hasi, eta laster Sarako mendi lasterketako korrikalariekin egin genuen topo. Larrungo tren txikiaren ibilbidea zeharkatu, eta Sararantz jaisten hasi ginen: ingurune politak, borda eta baserri dotoreekin. Herrian sartu ginenean jende eta festa hotsa sumatu genuen: mendi lasterketaren helmuga plazan zegoen, eta Goierriko korrikalari batzuk ere aurkitu genituen:

           

52Egokiera ederra mokadu bat jan, garagardo bat edan, eta kontu kontari aritzeko. Baina, gustura bageunden ere, oraindik 16 kilometro falta zitzaizkigun Ainhoara iristeko: ezin lo gelditu, abiatu egin behar. Gainera, zeruan hodei beltzak agertzen hasi ziren, euri mehatxuarekin. Ibilbideak Iparraldeko landa guneetako ohiko paisaiak erakusten zituen: baserriak eta belardiak, baso txikiak eta errekatxoak; udaberria bete betean ikusteko aukera izan genuen. Eta bidexkak, pistak eta bidezidorrak zeharkatu, amuarrain haztegi batera iritsi ginen, eta etengabe gora zihoan mendi-bide batetik, Ainhoa herri politera iritsi ginen. Helmugara iristeak beti ematen du poza: eguzkiaz gozatu, jan eta edan, kontu kontari aritu.

57Gainera, guztia ondo atera zitzaigun: GR-10eko bi etapa egin genituen; ibilbidea ondo markatua zegoen, eta ez zen arazorik izan; ingurua polita zen; eta negu euritsu baten ondoren, bi egunez jarraian eguraldi onarekin ibili ginen.

60

Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu