2013ko Martxoak 23 Hendaia – Oleta zeharkaldia
15552
post-template-default,single,single-post,postid-15552,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko Martxoak 23 Hendaia – Oleta zeharkaldia

2013ko Martxoak 23 Hendaia – Oleta zeharkaldia

02

05

Hendaiako hondartzatik atera ginen, eta apur bat arraroa ere egin zitzaigun, normalean mendi arteko haranetatik abiatu izan ohi baikara. Zerua lainotua zegoen, baina tenperatura goxoa. Kale artetik abiatuta, pixkanaka herritik irten ginen, badiaren ertzetik, eta etxe arteko bidexketatik gora eta gora gindoazen: laster Hendaia osoa eta Txingudiko badiako ikuspegiak izan genituen.Bidexkak, pistak eta bidezidorrak tartekatuz, autopista azpitik pasa, eta Biriatu herritik hurbil atsedenalditxo bat egin genuen edateko: eguzkia atera zen, eta berotzen hasi ere bai.

06Berriro abiatu eta aldapa piko bat gainditu behar izan genuen, baina laster goxatu zen ibilbidea; ezkerretara, Xoldokogañako haitzak genituen. Baso batean sartu, eta handi aurrera lepo batera iritsi ginen; eta handik gora, Mandale izeneko lepora (579 m.), egun horretako punturik garaiena; toki ederra mokadutxo bat egin eta ikuspegiaz goatzeko; Txingudiko badia, Aiako Harriak, Mendaur, Saioa,

         

019Lapurdiko herriak, eta pare-parean Larruan, ia zeharkaldi osoan agerian izaten genuena. Apur bat jaitsi, eta Ibardineko bentetara iritsi ginen: jende dezente zebilen erosketetan. Beste atsedenaldi txiki bat, eta berriro aldapa handi batean gora igo, mendiari buelta eman, eta baso polit batean sartu ginen. Errekatxo bati

jarraituz,79 Inzolako bentara iritsi ginen, etajarraian Deskarga Handi izeneko lepora iritsi. Handik, pixkanaka jaitsiz, helmuga iritsi genuen: Oleta. Gustura egon ginen, lurrean etzan, arratsaldeko eguzki goxoa, zerbait jan eta edan, ilunabarra etorri eta afaltzeko ordua arte.

86Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.