2013ko Maitzak 5, Nerbioi ibaiaren jaiotza.
15557
post-template-default,single,single-post,postid-15557,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko Maitzak 5, Nerbioi ibaiaren jaiotza.

2013ko Maitzak 5, Nerbioi ibaiaren jaiotza.

p5050926Igandean Nerbioi ibaiko ur jauzia eta Santiago mendia bisitatu genituen, Urduña inguruan. Alde batetik, Delikatik abiatu eta Nerbioi ibaian gora joan ginen ur jauzia dagoen hormetara iritsi arte, ibaia behin eta berriro alde batera eta bestera zeharkatuz.

nean Nerbioi ibaiko ur jauzia eta Santiago mendia bisitatu genituen, Urduña inguruan. Alde batetik, Delikatik abiatu eta Nerbioi ibaian gora joan ginen ur jauzia dagoen hormetara iritsi arte, ip5050926baia b

Ur jauzira iristeko beste bidea goiko lautada da, Santiago mendia, Urduñako mendate gainetik. Ibilbidean zehar larreak eta pagadiak txandakatzen dira, eta Salvada mendizerrara eta haran osora ikuspegi zoragarria dago.

p5050941Bi ibilbideak egin genituen, eguzki ederrarekin, baina guztia perfektua izateko xehetasun batek huts egin zigun: Nerbioi ibaiaren jauzian ez zegoen urik, nahiz eta udaberri zeharo euritsua izan. Inguru hori karstikoa da, eta ura oso erraz iragazten da: euria egin berritan ez dela, jauzian ez da urik izaten.