2013ko maiatzak 25 Pico Urbion (2229m)
15601
post-template-default,single,single-post,postid-15601,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko maiatzak 25 Pico Urbion (2229m)

2013ko maiatzak 25 Pico Urbion (2229m)

139Maiatza 25

PICO URBION 2.229m.

Zeharkaldia LR-333 errepidean hasi genuen, bi Viniegren artean, Urbion eta Ormazal errekak elkartzen diren tokian, Trambosrios izeneko lekuan. Lainotuta zegoen, eta fresko; aurtengo negu luzeaz kexaka aritu ginen; baina berez eguraldi ona zegoen iragarria, eta goizak aurrera egin ahala, eguzki ederra atera zuen. Zubixka batetik abiatzen da, eta haranean gora joaten da, errekaren alboan, marka zuri-urdinei jarraituz. Hiru kilometro eta erdi egin ondoren, ElCharrero izeneko ur jauzia dago, eta atzean kobazulo bat (San Millan han bizi izan omen zen); eta aurreraxeago, San Millanen ermita.

PICO URBION 2.229m.

107Zeharkaldia LR-333 errepidean hasi genuen, bi Viniegren artean, Urbion eta Ormazal errekak elkartzen diren tokian, Trambosrios izeneko lekuan. Lainotuta zegoen, eta fresko; aurtengo negu luzeaz kexaka aritu ginen; baina berez eguraldi ona zegoen iragarria, eta goizak aurrera egin ahala, eguzki ederra atera zuen. Zubixka batetik abiatzen da, eta haranean gora joaten da, errekaren alboan, marka zuri-urdinei jarraituz. Hiru kilometro eta erdi egin ondoren, ElCharrero izeneko ur jauzia dago, eta atzean kobazulo bat (San Millan han bizi izan omen zen); eta aurreraxeago, San Millanen ermita.

009 118

Ermitatik aurrera joanda, txabola batera iristean, gizon interesgarri bat ezagutu genuen: Sergio, madrildarra, azkeneko 8 urteak toki horretan pasa dituena. Ordu erdiz aritu ginen hizketan; etorri onekoa zen: mundua nola ikusten duen azaldu zigun, eta era horretan zergatik bizi den. Ibilbideari berriro ekin, era haranean gora segi genuen, errekari jarraituz, ia aldaparik gabe, ur jauzi handi batetik gertu dauden hagin zahar batzuetara iritsi arte: garai batean inguru guztia harizti eta pagadi omen zen, baina artzaintza indartu zenean, zuhaitzak moztu ziren larretarako. Artaldeek uda mendi hauetan pasatzen zuten, eta neguan Extremadura aldera joaten ziren.

144 167

Ibilbideak era beretsuan jarraitzen zuen: errekara ezkerrera, larreak, eta eguraldi goxoa. Horrela, Urbion aintziretara (1.990 m.) iritsi ginen; hezegune hauei nazioarteko garrantzia aitortu zaie, eta inguru zoragarria dira: aintzirak erdi izoztuta, belarraren berdetasuna, erreka, mendiak elurtuta, harkaitzezko hormak, zeru urdina. Urbion aintziratik, handienetik, eskuinetara hartu, eta elurretatik ahal zen gutxiena joanda, Las Tablas de la Ley lepora iritsi ginen. Gero, PiedrasClaras izeneko harrizko hormatzarrak albotik pasaz, inolako arazorik gabe iristen da Urbion gailurrera (2.229 m).

183 198 231 237

Gailurrean lasai egoteko aukera izan genuen: berorik ez, baina egoteko moduko giroa zegoen. Mokadu bat jan, eta Laguna Negra alderako jaitsierari ekin genion; hasieran elurtutako malda bat jaitsi behar zen; ondoren, glaziarrek eragindako paisaiaz gozatu ahal izan genuen: putzuak eta goi mendietako landaredia daude inguru horretan. Eta pixkanaka, Laguna Negrara iritsi ginen: harrizko hormaz inguratua, toki berezia eta misteriotsua da, iluna eta dotorea. Amaiera polita zeharkaldi zoragarriarentzat.

        Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu