2013ko irailak 21,22: Palomares eta BTT izki
15503
post-template-default,single,single-post,postid-15503,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko irailak 21,22: Palomares eta BTT izki

2013ko irailak 21,22: Palomares eta BTT izki


Palomares mendiaren mendebaldeko ertza (1.446 m)

eta BTT Izkiko Natur Parkean (Araba)

cursillo en egino pico palomares larrasa y cruz 16 y 17-04-11 482

Arrastaka Mendi Taldeak irailaren 21 eta 22rako irteera bat antolatu du. Arrastaka egutegi zabala egiten saiatzen da, eta oraingo honetan bi ekintz

a desberdin izango ditugu aste bukaeran: eskalada eta mendiko bizikleta.

cursillo en egino pico palomares larrasa y cruz 16 y 17-04-11 478 cursillo en egino pico palomares larrasa y cruz 16 y 17-04-11 479

 

Larunbatean, irailaren 21ean, Kantauri mendizerraren barnean dagoen Toloño mendizerrara hurbilduko gara: mendi horrek banatzen ditu Arabar Errioxa eta Arabako gainerako lurrak. Palomares gailurra (1.446 m) igoko dugu. Oraintsu arte Kantauri mendizerrako gailurrik altuena zela esaten zen, baina altuena, berez, oso gertu dagoenLarrasa gailurra omen da. Mendebaldeko ertza eskalatuz iritsiko gara tontorrera. Goitik ikuspegia zoragarria da.

cursillo en egino pico palomares larrasa y cruz 16 y 17-04-11 331Irailaren 22an, igandean, mendia eta mendiko bizikleta gustuko ditugunok, Izki Natur Parkean ibilbide batzuk egingo ditugu. Izkiko Natur Parkeak 9.143 hektarea ditu, 700 eta 800 metro arteko altueran. Arabaren ekialdean dago kokatua; iparraldean Gasteizko mendiak ditu, eta hegoaldera Kantauri mendizerra.

Irteera honen zailtasuna handia/ertaina dela jotzen dugu, bai fisikoki bai buru aldetik asko eskatzen baitu Palomaresko ekintzak.

   

 

 

cursillo en egino pico palomares larrasa y cruz 16 y 17-04-11 502Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, irailaren 17an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.