2013ko irailak 7,8 Torreceredo eta Pico de Cabrones
15505
post-template-default,single,single-post,postid-15505,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko irailak 7,8 Torreceredo eta Pico de Cabrones

2013ko irailak 7,8 Torreceredo eta Pico de Cabrones

Irailak: 7,8 Torrecerredo eta Pico de Cabrones

 

torrecerredo 13 y 14-06-09 050      

Irailak 7-8

Torrecerredo 2.650 m (Europar Mendietan garaiena) eta Pico de Cabrones 2.553 m. mendietara igoera.

Uda ondoren denboraldiaren hasiera bezala, Arrastaka Mendi Taldeak Europar Mendietan bi igoera antolatu ditu. Torrecerredo eta Pico de Cabrones aukeratu ditugu. Ekintzak Irailaren 7 eta 8-an burutuko dira.

2.650 metroekin, Torrecerredo, Europar Mendietako gailurrik garaiena da eta baita Kantauriar Mendikateko ere. Erdialdeko Mendiguneen bihotzean dago kokatua. Tontorretik panoramika ederrez gozatu ahalko dugu.

 

torrecerredo 13 y 14-06-09 049      

Pico de Cabrones Europar Mendietako mendi exijenteenetariko bat da. Argi utzi behar da honen igoerak konpromezu bat suposatzen duela. Igoera eskalada tekniken jakintzekin eta terreno delikatuetan aurretiko esperientzia batekin aurre egin behar zaio, III º graduko eskalada pauso txiki batekin eta gailur-lerroko amildegiaren gertutasunarekin aurkituko bait gara.

               
torrecerredo 2             torrecerredo 13 y 14-06-09 052
               

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Irailare 3an, asteartean arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak ebazteko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.