2013ko ekainak 15 Urrestei dorrea (Atxarte)
15560
post-template-default,single,single-post,postid-15560,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko ekainak 15 Urrestei dorrea (Atxarte)

2013ko ekainak 15 Urrestei dorrea (Atxarte)

201Horrenbeste egunez jarraian euritan ibili ondoren eta astebururako eguraldi ona iragarrita zegoela jakinda motibazio bikoitzarekin abiatu ginen ostiralean Durangaldeko mendi inguruetara. Abadiñoko Muntsaratz auzoan gelditu ginen afaltzen. Ikusmira ederra dago hemendik: albo batera, Alluitz-Anbotoko gailurreria Astxiki aurrean dela, beste aldera berriz, Untzillatx. Bien artean gau horretan gure lo-lekua izango zen Atxarte. Mendiola auzorako noranzkoa hartuta iristen da Atxartera eta bidea jarraituta berehala ikusiko ditugu egun abandonatuta dagoen harrobiko eraikin hondarrak. Aparkatzeko leku bat baino gehiago daude aukeran bide bazterrean.

 

203Horrenbeste egunez jarraian euritan ibili ondoren eta astebururako eguraldi ona iragarrita zegoela jakinda motibazio bikoitzarekin abiatu ginen ostiralean Durangaldeko mendi inguruetara. Abadiñoko Muntsaratz auzoan gelditu ginen afaltzen. Ikusmira ederra dago hemendik: albo batera, Alluitz-Anbotoko gailurreria Astxiki aurrean dela, beste aldera berriz, Untzillatx. Bien artean gau horretan gure lo-lekua izango zen Atxarte. Mendiola auzorako noranzkoa hartuta iristen da Atxartera eta bidea jarraituta berehala ikusiko ditugu egun abandonatuta dagoen harrobiko eraikin hondarrak. Aparkatzeko leku bat baino gehiago daude aukeran bide bazterrean.

253 265

Zeru urdinarekin esnatu ginen larunbat goizean baina Urresteiko dorrerantza abiatu ginenerako lainotu egin zigun. Egunak kolore grisa hartu zuen arren tenperatura atsegina zegoen eskalatzeko.

259Atxarteko harrobitik errepidean aurrera egin behar da pixka bat. Eskuinera gelditzen den zubi bat igaro eta pistan aurrera, berehala ikusiko dugu eskuinean Urresteiko ertzeraren abiapuntura eramango gaituen bidezidorra maldan gora. Guk hautatu genuen bidea ohiko igoerarena izan zen, hego-ekialdean dagoen ertza hain zuzen (zailtasun txikia, 160m eta gehienezko gradua –V-eko urrats bat, IV-ko tximini batekin ekidin daitekeena), eskalada klasikoko hastapenerako aproposa. Ekipatutako bileraren bat edo beste aprobetxa badaiteke ere, haitzezko zubi ugari daude bilerak egin ahal izateko.

291 321
 

27917 lagun elkartu ginen denera eta 3-ko bost kordada eta 2-ko batean banatu ginen, guztiak elkarren jarraian. Friend-ak eta Nut-ak nola jarri praktikatzeko ere aukera bikaina eskaintzen du ertzak, zulo eta pitzadura ugariko haitza baita. Zeru grisa eta tarteka haize freskoa lagun izan arren, ez zen euri mehatxurik eta arazorik gabe eta gozatuz iritsi ginen denok gailurrera (625m). Gailurrean parabolt-ekin eta kate batekin rappelatzeko instalazioa dago. Lehen kordadako lagunak arduratu ziren 60-ko bi soka baliatuz 50m inguruko rappela muntatzeaz. Gailurrera iristen zen kordada bakoitzak ondorenean zetorrenari itxaron zion, egin beharrekoaz guztiok seguru geundela ziurtatzeko eta txandaka jaitsi ginen denok hego-mendebaldeko hormatik. Rappel honetan ezkerraldera jaisten saiatu behar da, sokak eskuinera eramateko joera hartzen baitu eta jaitsiera konplikatu daiteke. Behin behean izanik, harrikarian behera doan bidezidorrari jarraiki ez dago galbiderik abiapuntura itzultzeko.

291 321
307 315 413

            

291 321

   Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu