2013ko Ekainak 1 Cotielle (2912m)
15564
post-template-default,single,single-post,postid-15564,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko Ekainak 1 Cotielle (2912m)

2013ko Ekainak 1 Cotielle (2912m)

137Ostiralean Gipuzkoa euritan utzi eta Huescarantz abiatu ginen, lehenengo Ainsara, eta gero Saravillora, aterpetxea genuen herrixkara. Lehor zegoen, eta hurrengo egunetarako ere hala iragartzen zen. Eta larunbat goizean, Saravillotik ateratzen den pista hartu, eta Santa Isabelera (1500 m.) hurbildu ginen. Handik abiatzen da igoera.

 

 

137Ostiralean Gipuzkoa euritan utzi eta Huescarantz abiatu ginen, lehenengo Ainsara, eta gero Saravillora, aterpetxea genuen herrixkara. Lehor zegoen, eta hurrengo egunetarako ere hala iragartzen zen. Eta larunbat goizean, Saravillotik ateratzen den pista hartu, eta Santa Isabelera (1500 m.) hurbildu ginen. Handik abiatzen da igoera.

5 16 17

Cotiellako igoerak hiru zati ditu. Hasieran baso batean barrena abiatzen da, eta handik atera bezain laster, bidezidor batetik, MobisonGran mendiaren magalean egiten du gora. 700 metro igo behar dira guztira, eta lasai samar hartu ezean, hauspoa berotzeko toki ederra da. Zati hori amaitu genuenean, mokadutxo bate gin, ura edan, eta bailara polit hartako herrixkei begira egon ginen, hango bizimodua nolakoa izan zitekeen pentsatuz.

38 69

Bigarren zatian Entremon lautadan sartzen da: lautada zabala da, gora-beherako askorekin; han hasi ziren lehenengo elurrak. Eta urrutira, Cotiella gaina ikusten zen, laino artean ezkutaketan: gutako askok uste baino ibilbide luzeagoa gelditzen zitzaigun.

Hirugarren zatia ia guztiz elurtuta zegoen. Collado de la Brujas izeneko lepora igotzen da. Aldapa badago, baina elurra ez zegoen txarra eta pixkana iritsi ginen. Eta handi gora, tontorrera. Kranpoiak jarri beharrik ez genuen izan. Eta gainean, lainoa: tontor honetatik ikuspegia oso polita da, baina ez genuen ezer handirik ikusi ahal izan.

79 104 118