2013 Maiatzak 4 Peña Karriara igoera
15565
post-template-default,single,single-post,postid-15565,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 
2013 Maiatzak 4 Peña Karriara igoera

2013 Maiatzak 4 Peña Karriara igoera

33

Hasiera batean apirilaren 27 eta 28an egitekoak ginen irteera, maiatzaren 4-5-eko asteburura atzeratu behar izan genuen eguraldi baldintza eskasak zirela medio, baina burutu genuen azkenean.

Valderejora gerturatu ahala ekidin ezina zen ingurunean nagusitzen zen Gobea gailurreriari begiratzea. Hantxe zegoen helburutzat geneukan Karria haitza ere. Ikusgarriak eta lirainak ditu Araba aldera nahiz Burgos aldera dituen ipar eta hego aurpegietako kareharrizko horma tenteak. Berehala begiztatu genuen gailurrerian begi baten gisara nabarmentzen den zuloa ere. Kondairak dioenez, Arroyo de San Zadornilgo (Burgos) elizako ordularia ikusi nahian, Korroko (Araba) biztanleek arrautzak botaz egindako zuloa omen.

Mendilerroko punturik garaiena Recuenco (1.240m) tontorra bada ere, Karria haitzak (1.130m) beste erakargarritasun bat eskaintzen du. Igotzeko aukera bat baino gehiago ditu baina hego-ekialdetik gailurreria zeharkatzea zen gure asmoa. Eskalatze-maila handirik eskatzen ez duen arren (III+ aukerarik errazenari helduz gero), bi alboetara gelditzen diren amildegiek eta horma tenteek errespetua ematen dute eta gomendagarria da eskaladarako oinarrizko materiala eraman eta kordadan joatea.

176 234 239 p5020016

Eguerdirako urdindua zen zerua lagun, Arroyo de San Zadornil herrixkatik abiatu ginen aurrez aurre geneukan gailurrerira. Paules erreka zeharkatzen duen zubia igaro eta iturri bat ezkerraldera utziz, egurrezko ataka bateraino garamatza bideak. Behin berau igarota, basoan sartzen den bidezidorrari jarraika altuera hartuz joango gara harrikarira iritsi arte. Gailurreriaren mendebaldera joz gero bide arruntenetik joango ginateke (gure kasuan jaitsierako bidea izango zena).

24 67

70Zeharkaldia egiteko ekialdera eginez iritsi ginen gailurreriko abiapuntura. Beharrezko materiala soinean genuela binaka eta hirunakako kordadetan ekin genion ertzari. Ertza bera, ez da beheko haranetik dirudien bezain zorrotza baina arretaz joatea eskatzen du. Paisaiak eta egun argiak eskaintzen zuten argazkia zoragarria zen. Sokak ematen zigun luzeraren menpe bilerak eginez abiatu ginen eta aurrera egin ahala ertza estutuz zihoala ikusi genuen. Horma eder bertikalak eta amildegi sakonak agertzearekin bat agertu zen Rueda Mediodía tontorra (1.127m) ere. Behin igoera hau gaindituta aurrez aurre geneukan Karria haitza baina lehenbizi bi tontorren arteko haitzartera jaitsi beharrean geunden. 6-7 metroko jaitsiera bat. Laguntza modura soka finko bat zegoen arren, gure sokak erabiliz rapelatuz egitea erabaki genuen bertan zegoen ekipamenduaz baliatuz. Kanal erraz batean azken metroak igo eta Karria haitzaren tontorrean ginen. Zoragarria 360ºra ikus zitekeena. Ez horren urruti gure mugimenduen zaintzan zeuden putreen begiradapean mokadutxo bat egin eta rapelatuz jaisteko behar genuen bileraren bila jarraitu genuen gailurrerian aurrera. Mendebaldetik doan biderik arruntena Via ferrata moduko batekin amaitzen da eta puntu horretantxe aurkitu genuen bila genbiltzana. Behin hormaren pean ginela, galbiderik gabeko bidezidorrari jarraitzea besterik ez zen falta Arroyoko abiapuntura itzultzeko.

       Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu