2013 maiatzak 25,26 Urbioneko zeharkaldia
15572
post-template-default,single,single-post,postid-15572,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013 maiatzak 25,26 Urbioneko zeharkaldia

2013 maiatzak 25,26 Urbioneko zeharkaldia

Maiatzak 25, 26 Urbioneko zeharkaldia

 

< ur-3

Maiatzak 25 eta 26

Urbion-eko zeharkaldia. Viniegra – Urbion tontorra (2.228 m) – Laguna Negra.

Urbion mendietan zeharkaldi bat antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak maiatzaren 25 eta 26rako. Urbion tontorrak Errioxa, Soria eta Burgos artean daude, eta Iberiar Mendien artean garaienetakoak dira.

laguna de urbin

Gailurrik ezagunena Urbion tontorra bera da, 2.228 metrokoa. Igotzeko ibilbide ohikoena Soria aldetik abiatzen dena da, Laguna Negra ingurutik. Errioxatik abiatzen den ibilbideak, Urbionen iparreko aldekoak, ‘mendi-kutsu’ handiagoa du, eta alde horretatik igotzea erabaki du Arrastaka Mendi Taldeak.

Zeharkaldian mendiaren bi alderdiak ezagutuko ditugu, oso desberdinak: Viniegratik (Errioxa) abiatuko gara, Urbionera igo, eta Soriako aldera jaitsiko gara, Laguna Negra eder eta misteriotsura.

laguna negra

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, maiatzaren 21an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 telefonora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.