2013 Apirilak 13,14 Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak OINARRIAK LANTZEKO JARDUNALDI TEKNIKOAK
15555
post-template-default,single,single-post,postid-15555,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013 Apirilak 13,14 Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak OINARRIAK LANTZEKO JARDUNALDI TEKNIKOAK

2013 Apirilak 13,14 Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak OINARRIAK LANTZEKO JARDUNALDI TEKNIKOAK

10Apirilaren 13 eta 14an eskaladako oinarrizko tekniken ikastaroa burutu zen Arrastaka Mendi Taldearen eskutik Eginoko (Araba) eskalada eskolan. Aurrez lokalean burutu zen saio teoriko-praktikoan ikasitakoa praktikan jartzeko parada ezin hobea izan zen: korapilo ezberdinak nola egin, elkar nola aseguratu, jaitsierako teknika ezberdinak … eta guztien gainetik gauza bat argi: segurtasuna. Korapiloak eta loturak arretaz egin behar dira eta beti egiaztatzea komeni da, bai norberarenak eta baita aseguratu behar gaituen lagunarenak ere.

9Apirilaren 13 eta 14an eskaladako oinarrizko tekniken ikastaroa burutu zen Arrastaka Mendi Taldearen eskutik Eginoko (Araba) eskalada eskolan. Aurrez lokalean burutu zen saio teoriko-praktikoan ikasitakoa praktikan jartzeko parada ezin hobea izan zen: korapilo ezberdinak nola egin, elkar nola aseguratu, jaitsierako teknika ezberdinak … eta guztien gainetik gauza bat argi: segurtasuna. Korapiloak eta loturak arretaz egin behar dira eta beti egiaztatzea komeni da, bai norberarenak eta baita aseguratu behar gaituen lagunarenak ere.

5 2 4

Negu bustiaren ondoren uda-giroko asteburu atseginak egin zigun ongi-etorria. Goizeko 9.30ean 30 bat laguneko taldea elkartu eta hainbat ibilgailutan egin genuen Eginorainoko bidea. Eskalada eskolatik bertan aparkaleku bat dago. Hona iristeko, Beasaindik Gasteiz aldera goazela Egino herrirako irteeran atera behar da errepide nagusitik eta Egino herrian Araiarako noranzkoa hartu. Berehala Leze haitzuloa seinalatzen duen seinalea ikusiko dugu eta eskuinera doan pista hartuta aparkaleku batera iritsiko gara.

7Eginoko eskalada eskola Egino eta Ilarduia udalerrien lurretan dago eta maila ezberdineko bide ekipatu ugari ditu. Horrek oso leku erakargarri bihurtzen du bai hasiberrientzat eta baita maila jakin bat duten eskalatzaileentzat ere.

Jardunaldi teknikoetarako osatu genuen taldea ere maila ezberdineko jendez osatua zenez talde ezberdinetan banatu ginen. Oinarrizko teknikak landu behar zituztenak Leze haitzulotik ezkerraldera dauden haitzetan ibili ziren gehienbat. Alde honetan III, IV eta V-eko bide polit asko daude eta ezin egokiagoak dira hasieran aipaturiko praktikak gauzatzeko. Jada maila jakin bat zutenak berriz, zailtasun handiagoko bideetan ibili ziren. Aparkalekutik eskuin aldera doan pistari jarraiki aukera zabala dago. Luze bakarreko bideez gain, luze bat baino gehiagoko bide ekipatuak ere badira Eginon eta kirol-eskalada ezezik, mendi-eskalada ere praktikatzeko oso aproposak dira.

1Azken eguzki izpiekin itzuli ginen aparkalekura, hurrengo egunerako ere indarrak gordetzea komeni zen.

Igandeak berriz ere zeru urdina ekarri zigun baina oraingoan haizea ere fin zebilen. Ez zuen gure gogorik zapuztu hala ere, eta berriz ere talde ezberdinetan banatu ginen. Talde bakoitzak bezperan igo gabe eta igotzeko gogoz utzitako bideetara jo genuen: batzuk bezperan probatu gabeko monolitoetara, beste batzuk berriz, Olano mendira igotzeko bidezidorraren ezkerraldean dagoen IV-ko eta V-ekoez osatutako 3 luzeko bidea egitera. Binaka zein hirunaka lotuta ibili ginen bide honetan eta horrek bi kasuetan ze pausu jarraitu behar diren ikasteko balio izan zigun besteak beste.

3 6

Laburbilduz, jardunaldia oso emankorra izan zen eta adin ezberdineko lagunez osatutako taldea izan arren guztiok ikasi genuen zerbait. Orain, ikasitakoa ez ahazteko badakigu zer egin behar den, praktikatzen jarraitu.

                                                   Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu