2013 abenduak 6,7,8 Iraupen eskia (ipar eskia).
15613
post-template-default,single,single-post,postid-15613,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013 abenduak 6,7,8 Iraupen eskia (ipar eskia).

2013 abenduak 6,7,8 Iraupen eskia (ipar eskia).

2013 abenduak 6,7,8 Iraupen eskia (ipar eskia).

 

Iraupen eskia (ipar eskia) Somporteko eski estazioan eta Candanchuko ibilbidean.

Aurreko astean elurra egin du Pirinioetan, eta hori aprobetxatuz, 2013ko ekintzei amaiera emateko, Arrastaka Mendi Taldeak iraupen eskia egiteko irteera bat antolatu du, Le Somporteko eski estaziora. Ekintzak abenduaren 6, 7 eta 8an egingo dira.

Le Somporteko eski estazioa eta Candanchuko ibilbidea ingurune oso ederrak dira iraupen eskia egiteko. Pirinioetako Aspe bailaran dago kokatua, guztira 34 kilometro pista ditu eskiatzeko mugaren bi aldeetan (25 Frantzia aldean, 9 Espainian), eta ingurune oso politean dago kokatua.

Irteera honen bidez, mendiarekinhain lotua dagoen kirol hau ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaini nahi du Arrastaka Mendi Taldeak.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, abenduaren 3an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 telefonora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.