2012 Urria 25,28 Curavacas eta Espiguete
15581
post-template-default,single,single-post,postid-15581,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012 Urria 25,28 Curavacas eta Espiguete

2012 Urria 25,28 Curavacas eta Espiguete

Urriak 25, 26, 27, 28 Curavacas eta Espigüete

Urriak 25,26,27 eta 28

Palentziako mendiak

(Curavacas – Espigüete)

Arrastaka Mendi Taldea Palentziako iparraldeko mendietara joango da, Fuentes Carrionas mendietara. Mendi-sail hau Leon eta Kantabriara ere hedatzen da, Kantauriko Mendizerraren parte dira. Palentziako mendietako bi gailur garrantzitsuenetara igoko gara, Curavacas (2.524 m) eta Espigüete (2.450 m), urriaren 25etik 28ra egingo dugun irteeran.

CURAVACASOstiralean, urriaren 26an, Curavacas (2.524 m) gailurrera joango gara. Curavacas mendi deigarria eta ederra da: harri nahasketa berezia du, beltz-berdea, eta eguneko argi-motaren arabera, beltzago edo berdeago ikusten da.

Larunbatean, urriaren 27an, Espigüete (2.450 m) mendia igoko dugu. Mendi hau gainerakoetatik isolatuta dago, bakarrik, eta kareharri zurizko hegal dotoreak ditu.

Egitaraua laburtuta:

Hasiera batean ondorengo ibilbideak aurreikusten dira, baina eguraldiaren arabera, eta ekintza aurrera eramateko unean inguruneak dituen baldintzen arabera, beste aukera batzuei helduko zaie.

Urriak 26 (ostirala).

CURAVACAS IPARRALDETIK, CARDAÑO DE ARRIBATIK Cardaño de Arriba (1.400 m) – Cordal de Hormaz – Collado del Ves (2.070 m) – Contrafuerte norte de Curruquilla – Curavacas (2.524 m). Luzera 23,5 km, igo beharrekoa guztira 1.112 m.

Urriak 27 (larunbata).

ESPIGÜETE Senda Mazobreko aparkalekua – Espigüete (2.450 m). Luzera 19,5 km, igo beharrekoa guztira 1.029 m.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urriaren 23an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.