2012 irailak 9, 10 Torre Llambrion, Picos de Europa
15539
post-template-default,single,single-post,postid-15539,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012 irailak 9, 10 Torre Llambrion, Picos de Europa

2012 irailak 9, 10 Torre Llambrion, Picos de Europa

Irailak 8, 9 Torre del Llambrion

Irailak 8 eta 9

Torre del Llambrion (2.642 m). Picos de Europa

Udako etenalditxoaren ondoren, Arrastaka Mendi Taldea ekintza sorta interesgarriarekin dator irailerako. Irailaren 8 eta 9an Torre de Llambrion mendia igoko dugu, Picos de Europa mendikatean. Hurrengo aste bukaeran, irailaren 15 eta 16an, eskaladaren inguruko ekintzak izango dira, Eginon eta Txindokin; azken hau ertzetik eskalatuz igoko dugu. Eta irailaren 29 eta 30ean Durangaldera joango gara, Anboto ipar-ekialdeko ertzetik igotzeko, Anbotoko damaren kobazulotik pasaz. Irail betea eta erakargarria, beraz.

TORRE_DEL_LLAMBRION_03_Y_04--07-10_163Lehenengo irteerarako Picos de Europa mendikatea aukeratu dugu, Torre del Llambrion (2.642 m) gailurra. Ekintza irailaren 8 eta 9an egingo dugu, eta igoerarako Collado Jermoso izeneko aterpetxe politetik abiatuko gara. Torre del Llambrion Picos de Europako erdiguneko mendisailean kokatua dago, Los Urrieles mendizerran, Leongo probintzian. 2.642 metroko garaiera du, eta Picos de Europako gailurrik garaiena da, Torre Cerredoren (2.648 m) atzetik. Torre del Llambrion igoera polita da, ertz aereoarekin eta paisaia zoragarria ikusteko aukerarekin; beti aho-zapore gozoa uzten duen igoeretako bat. Baina argi utzi behar da, baita ere, adi egotea eskatzen duen trepada egin behar dela igotzeko, eta komeni da aurretik esperientzia izatea, tarte aereoak ere izango baitira. Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, irailak 4 asteartean arratsaldeko 7:30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko.

Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.