2012 ekainak 2,3 Punta escarra eta Pala IP
15536
post-template-default,single,single-post,postid-15536,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012 ekainak 2,3 Punta escarra eta Pala IP

2012 ekainak 2,3 Punta escarra eta Pala IP

Ekainak 2,3 Punta Escarra eta Pala de Ip

Ekainak 2 eta 3

Punta Escarra (2.760 m) eta Pala de Ip (2.779 m)

Ekainaren 2 eta 3an Arrastaka Mendi Taldea Canfranc (Huesca) ingurura joango da, Izas kanaleko paisaia ederrez gozatzeko, eta Ip zirkoko bi gailurrik garaienak (Punta Escarra eta Pala de Ip) igotzeko. Ibilbideari dagokionez, Ip haranetik igoko gara, eta Izas kanaletik jaitsi. Ibilbidea oso polita izango da, eta bi haran ezagutzeko aukera emango du; baina ibilbide luzea ere bada, eta sasoian egotea eskatzen du.

PUNTA_ESCARRALarunbatean, ekainaren 2an, Punta Escarra gailur zorrotza (2.760 m) igoko dugu: Ip zirkoko laugarren tontorrik garaiena da, Collarada (2.886 m), Pala de IP (2.779 m) eta la Pala de Alcañiz gailurren atzetik. Puente de los Peregrinos (Canfranc herrian kokatua) deitzen denetik abiatuko gara, eta handik Ip urtegira igo; jarraian Punta Escarrarantz joko dugu. Punta Escarrara gailur zorrotz eta dotorera igotzeko bigarren mailako trepada bat egin behar da. Ondoren, Ip urtegira jaitsiko gara, eta eguraldiak horretarako bidea ematen badu, gauean vivac bat egingo dugu.

PANORAMICA_DE_IPIganderako asmoa Pala de IP (2.779 m) gailurrera igo eta ondoren Izas kanaletik jaistea da. Pala de Ip mendiak ingude itxura erakargarria du, eta Aragoiko mendebaldeko Pirinioetako edozein puntutatik ikus daiteke. Jaitsiera, esan bezala, Izas kanaletik egingo dugu, eta bere edertasunak edonor harritzen du.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, maiatzaren 29an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko.

Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.