2011ko uztailak 23, 24 Neouville eta Pic Long
15522
post-template-default,single,single-post,postid-15522,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2011ko uztailak 23, 24 Neouville eta Pic Long

2011ko uztailak 23, 24 Neouville eta Pic Long

Uztailak 23, 24 Neouville eta Pic Long

 

Uztailak 23-24

Neouvielle (3.091 m)

Pic Long (3.192m)

Ehunmilak-en trasteak jaso eta balorazioa egiten dugun bitartean hurrengo irteeran berri ematen dizuegu, Pirinioetako tokirik ikusgarrienetakora: Neouvielle Parke Naturalera (Frantziar Pirinioak). Lakuak, basoak eta mendi ederrak dituen leku zoragarri bat da. Irteera uztailaren 23, 24 eta 25ean izango da.

PIC_NEOUVIELLEBi ekintza hauek zailtasun erdi/handikotzat jotzen ditugu, izan ere, fisikoki eta mentalki asko eskatzen duten ibilaldiak baitira. Uztailaren 23an, Ramougn (3.011m) eta Neouvielle (3.091m) mendietara igoko gara. Ramougn mendia, duen zailtasunagatik ez du jende askok igotzen, baina granitozko arroka oso ona du hiru mila metrotik gora duen mendi honek. Mendi honen igoera ez da egokia mendi-ibilaldiak bakarrik egiten dituzten pertsonentzat, izan ere, goi mendietan eta igoeretan esperientzia eskatzen baitu. Irteera hau aldamenean duen Neouvielle mendirako igoerarekin osatuko dugu. Erreserbako mendi altuena ez izan arren, honek ematen dio izena Erreserba Naturalari. Mendi horretara, ekialdeko aldetik igo eta ondoren bide arruntetik jaitsiko gara. Jende asko ibiltzen den mendia da, igotzeko “ohiko bidea” erraza baita eta laku ugariz inguratua baitago.

PIC_LONGIgandean, 24an, Pic Badet (3.160m.) eta Pic Long (3.192 m) mendietara igoko gara. Pic Long mendia da Neouvielle mendilerroko mendirik altuena. Mendi hau ez da batere irisgarria. Lehengo “ohiko bidea” ez da asko erabiltzen Pays Bache glaziarrak egindako atzerakadagatik. Pic Longerako aristetako igoerak gogoan gelditzen diren horietakoak dira. Bene-benetako mendia dela esan dezakegu.

 

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Ekainak 20 asteazkenean arratsaldeko 19:30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea .