2011ko urriak 22,23,24 Gredos mendizerra
15524
post-template-default,single,single-post,postid-15524,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2011ko urriak 22,23,24 Gredos mendizerra

2011ko urriak 22,23,24 Gredos mendizerra

Urriak 22, 23, 24 Gredos mendizerra

 

Urriak 22-23-24

Gredos mendizerra, Almanzor (2.592 m), Ameal de Pablo (2.505 m) eta La Galana (2.564 m).

 

 

Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen duen hurrengo irteera Gredos mendizerrara izango da. Hain zuzen ere, urriaren 22, 23, 24 eta 25ean. Irteera honetarako, Gredos mendizerrako hiru mendi entzutetsuenak aukeratu ditugu: Almanzor, Ameal de Pablo eta La Galana.

 

 

ALMANZOR_3Hiru mendiren igoera Gredos mendizerran astebukaera ahaztezin bat igarotzeko. Igoeretarako erabiliko dugun abiapuntua Laguna Granderen aldamenean dagoen Elolako aterpetxea izango da. El Almanzor (2.592 m) Sistema Zentraleko mendirik altuena da eta ondorioz mendizaleen artean desiratuena. Almanzorrera igotzearekin batera, hain ezagunak ez diren baina edertasun bera edo handiagoa duten, inguruko beste mendi batzuetara ere igoko gara: LA_GALANA_1Ameal de Pablo-ra (2.505 m)eta La Galana-ra (2.564 m). Azken hori da Gredos mendizerrako bigarren mendirik altuena.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urriak 18, asteartean, arratsaldeko 19:30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.