2011 Ekainak 18, 19 Midi d´Ossau eta Sialako via ferrata
15518
post-template-default,single,single-post,postid-15518,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2011 Ekainak 18, 19 Midi d´Ossau eta Sialako via ferrata

2011 Ekainak 18, 19 Midi d´Ossau eta Sialako via ferrata

Ekainak 18,19 Midi d´Ossau eta Sialako via ferrata

Ekainak 18-19

Midi d´Ossau (2.885 m) igoera eta Sialako (Gourette) via ferrata

Arrastaka Mendi Taldeak Ekainak 18 eta 19rako irteera antolatu du. Irteera honetan ekintza ezberdinak aurrera eramango ditugu: Alpinismoa eta via ferratak. Larunbata, hilak 18, Midi D´ossau-ra igoko gara (2.885 m), eta igandea, hilak 19, Gouretteko eski estazio ondoan dagoen Sialako via ferrata egingo dugu.

midiMidi D´ossau zoragarria frantziak pirinioan dago, eta bere 2.885m-ekin ia pirinio guztitik ikus dezakegularik, mendizale askoren jo puntu bihurtzen zaigi. Senderismoa soilik egiten dutenentzat ez da oso igoera egokia; goimendirako eta trepadarako esperientzia eskatzen du, eskalada izan litekenaren mugan bait dago. Mendi honetatik bistak zoragarriak dira.

 

ferrataIgandea Sialako ferratarako utziko dugu. Via ferratak, eskalada bideak dira baino igoerako elementu laguntzaileak dituztenak (eskailera, klabijak, kateak, zubiak…), horrez gain eta segurtasunagatik “kableak” ere egon ohi dira. Sialako paretetatik gora tirolinak, tibetar zubiak eta paretatzar bati aurre eginaz egingo dugu bidea.

Bi ekintza hauek zailtasun erdi/handikotzat jotzen ditugu, fisikoki nola mentalki asko eskatzen duten ibilaldiak bait dira.

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Ekainak 14 asteartean arratsaldeko 19:30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak ebazteko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.