Gilbo mendira (1.674m) igoera Vallarque ertzetik eta jaitsiera Cueto Cabron-etik (1.539m).
18523
post-template-default,single,single-post,postid-18523,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Gilbo mendira (1.674m) igoera Vallarque ertzetik eta jaitsiera Cueto Cabron-etik (1.539m).

Gilbo mendira (1.674m) igoera Vallarque ertzetik eta jaitsiera Cueto Cabron-etik (1.539m).

Arrastaka Mendi Taldeak Riaño eta Mampodreko Mendien Parke Naturalera (Leon) irteera antolatu du irailaren 7 eta 8rako.

Helburua Gilbo, “Leongo Cervino” bezala ere ezaguna dena, eta Cueto Cabron mendiak igotzea izango da. Hautatutako ibilbidea Riañoko zubitik abiatzen den bide aereoa da. Vallarque gailurraren ertzetik igotzen da eta Gilboren ekialdeko arraildurara zuzentzen da ondoren bere ertzetik gailurrera arte jarraitzeko. Jaitsiera mendebaldeko isurialdetik egin eta pagadian Cueto Cabron aldera jo behar da. Ikusgarriak dira bi mendiak.

Gilbo mendia Riañoko urtegiaren goiko bistarik onenak eskaintzen dizkigun mendia da ezbairik gabe.

Irteera honen zailtasuna altua dela deritzogu. Beharrezkoa da fisikoki sasoian egotea, goi-mendiko jardueretan esperientzia izatea eta eskuez baliatu beharreko igoera eta jaitsieretan ohitua egotea. Ez da bi aldeetara amildegi ertzak dituzten pasabideetan ibiltzera ohitu gabe daudenentzako moduko ibilbidea.

Ibilbide honetan parte hartzeko interesa dutenak irailaren 3an, asteartea, arratsaldeko 7,00etan Iturriotz kaleko Ehjnmilak-Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue, www.arrastaka.net , edo deitu 646 855 620 telefono zenbakira bileraren egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.