Vignemale-era igoera (3.298m). Frantziar Pirinioa.
18535
post-template-default,single,single-post,postid-18535,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Vignemale-era igoera (3.298m). Frantziar Pirinioa.

Vignemale-era igoera (3.298m). Frantziar Pirinioa.

Arrastaka Mendi Taldeak antolatu duen hurrengo irteeraren ingurunea Pirinioetako Parke Nazionala izango da, Frantzian. Irailaren 21ean eta 22an burutuko da. Pirinioetako mendirik deigarri eta ederrenetariko batera igoko gara, Vignemale-era. Mendi hauez gozatzea gustuko duen orok ezinbestean igo beharreko mendia dela esan daiteke.

Mendi hau Pirinioetako Parke Nazionalean dago, Frantzian. 3.000 metrotik gorako bederatzi tontorrek inguratzen dute eta Vignemale (Pique Longue) bera da mendiguneko eta baita frantziar Pirinioko punturik esanguratsuena, 3.298 m-rekin frantziar Pirinioko gailurrik garaiena baita.  

Zailtasun teknikoa: Goi-mendiko ibilbide gogorra da, sasoi onean egotea eta mota honetako igoeretarako beharrezko materiala izatea eskatzen duena, elur-maldetan, glaziarrean eta harri hauskorreko igoera tentean eskuak baliatuz ibili beharko baitugu. Goi-mendiko lurzoru eta bideetan aurrez ibilita egotea komeni da.

Ibilbide honetan parte hartzeko interesa dutenak irailaren 17an, asteartea, arratsaldeko 7,00etan Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue, www.arrastaka.net , edo deitu 646 855 620 telefono zenbakira bileraren egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.