Urkulura igoera (1.423 m) – Arpea haitzuloa eta Arbaiungo zeharkaldia
18144
post-template-default,single,single-post,postid-18144,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Urkulura igoera (1.423 m) – Arpea haitzuloa eta Arbaiungo zeharkaldia

Urkulura igoera (1.423 m) – Arpea haitzuloa eta Arbaiungo zeharkaldia

Arrastaka Mendi Taldea Nafarroara joango da  azaroaren 5ean eta 6an ingurune oso polit baina era berean ezberdinetan bi zeharkaldi egitera. 

Larunbatean, hilak 5, Iratiko oihanera gerturatuko gara esanahi historikoa eta xarma naturala duen zeharkaldia egiteko asmoz. Itzuli honetako protagonista nagusia Urkulu mendia izango da, Nafarroako igoera “klasikoetako” bat. Gure abiapuntua Orbaitzetako ola izango da.

Urkulu mendiaren gailurrak tontorrean bertan duen jatorri erromatarreko torre zirkularragatik txundituko gaitu, besteak beste. Horretaz gain, inguruan aintzinako garaiei eta lur horietan bizi ziren biztanleei buruz mintzo zaizkizgun hainbat aztarna megalitiko ere ikusiko ditugu. Tontorretik jaisterakoan ibilbideko txokorik ikusgarri eta politenaren bila joango gara, Arpeako saroira. Artzain-saroi edo korta honetan izen bereko haitzulo deigarria ere badago. Hemendik Orbaitzetako olara itzuli arte behera jarraituko dugu.

Iganderako, hilak 6, Arbaiungo arroila ikusgarrian zeharkaldi zirkularra egitea izango da asmoa. Zaraitzu errekaren emariak sortutako 6 km inguruko zintzurra da, 400 metrorainoko altura hartzen duten horma amaigabe bertikalak dituena. Aukeratutako ibilbidea Arabaiun eta Illunberriko arroilen arteko artekatik doana da. Amildegiaren ertzetik dastatu ahal izango dugu arroilaren ikuspegi zoragarria. Arteka zeharkatu dugunean baso itxi batetik Arangoiti mendira igoko gara (1.356m), Leire mendizerrako gailurrik garaienera. Hemendik Usun herrira jaitsiko gara, hasierako abipauntura alegia.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  Azaroaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA